Zazpi eskualde hiriburuaren bila

Iñaki Iturriotz

DSC07842
Ipar Uribe, Arratia, Bilbo, Enkarterriak, Durangaldea, Lea Artibai, Busturialdea Bilboko finala izango dute helburu. Martxoaren 22an izango da finala, Bilboko kafe antzokian.

18 urteartekoetan eta 19 tik 23ra bitartekoetan kantatuko dabe Bizkaiko berrogeitahamar bertsolari gaztek. Askoren lehen plaza izaten da saio hau eta hain zuzen ere horixe du helburu XXI. sariketa honek, bertsolari gazteen parte hartzea eta talde nortasuna indartzea.

Lehen sei taldeak hiru lehen saiotan neurtuko dira Igorre, Markina eta Zallan hurrenez-hurren. Finalerdiak martxoaren 12 eta 13an egingo dira Durango eta Algortan. Durangaldea finalerdietara zuzenean sartuko da, iazko irabazlea baita eskualde hau. Kanporaketak ikastetxe eta kultur etxeetan egingo dira.

Lehen kanporaketa Igorreko Lasarte aretoan jokatu zen. Arratia eta Busturialdeko bertsolariak izan ziren kantuan eta etxekoek irabazi zuten institutuko ikasleen animoakaz.

Hemezortzi urteartekoetan, Arratiaren ordezkari izan dira Arrate Gaztelu, Aitor Asua eta Beñat Alonso; Busturialdekoak Lurdes Ondaro, Eneko Aldana eta Koldo Gezuraga. Nagusietan ostera, Arratiaren ordezkari Malen Amenabar Irati Astondoa eta llart Gumuzio, Busturialdetik Mikel Retolaza, Asier Galarza eta Jone Larrinaga. Puntuazioak horrela geratu dira: Arratiak 405 puntu eta Busturialdeak 342.

Bestalde hurrengo zitak martxoak 5 eta 6 ean izango dira Markinan eta Zallan.

Iñaki Iturriotz

2013, Otsaila 27
Arloa: Bertsoleku