Txapelketa nagusiaren atarikoak

Iñaki Iturriotz

maialentxa1

Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013

Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da Amasa-Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin.

Azken edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak.

Azken bi urteotan egin diren herrialdetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela.

Bertsozale Elkartea orain dela urtebete hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen eta prestaketa lanetan. Irailaren 17an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan txapelketaren gaineko xehetasun guztiak emango dira. Irailaren 26an, berriz, Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.

43 partehartzaileak:

Agin Rezola, Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amaia Agirre, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Eneritz Zabaleta, Erika Lagoma, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Fredi Paia, Iban Urdangarin, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Iratxe Ibarra, Jexux Mari Irazu, Jokin Uranga, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddi Sarasua, Maialen Lujanbio, Manex Agirre, Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Unai Agirre eta Xabier Silveira.

Iñaki Iturriotz

2013, Maiatza 31
Arloa: Bertsoleku