XXV. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa

Iñaki Iturriotz

eskolartea

Festa giroan nagusitu zen Orion jokatu zen finalean. Euskal Herriko Bertso Eskoletako gazteen lana. Azkenean Gipuzkoako lurraldeko ordezkariak izan ziren nagusi, bai txikien zein nagusien taldean.

Entzule ugariren aurrean ospatu zen Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Goizeko 11tan hasita, bertsoa izan zan nagusi. Txikien mailako finalarekin hasi zen eguna eta Zarauzko taldeak lortu zuen lehen postua, Leitzako taldeari aurrea hartuta.

Txikien talde txapelduna, Zarauzkoa izan zen eta bertsolari lahauek osatu zuten: Ane Peñagarikano, Jone Makazaga, Libe Goenaga eta Irati Tolosa.

Txikien beste taldeak hauek izan ziren: Arabako taldea, Ekialdeko taldea (Bizkaia), Kanbo-Xalbador taldea (Lapurdi-Nafarroa Beherea) eta Leitzako taldea.

Arratsaldean, berriz, 15 eta 18 urte bitarteko gazteen mailako finala jokatu zen, bakarka kantatu zuten hamar bertsolari gazteek. Gemma Urteaga besaindarrak eraman zuen txapela, Mikel Iturriotz urretxuarraren aurretik.

15 eta 18 urte bitartekoen sailean hauek bertsolariak:

Gemma Arteaga (Beasain)

Mikel Iturriotz (Urretxu)

Peru Abarrategi (Aramaio)

Iñaki Tena (Gasteiz),

Txaber Altube (Abadiño)

Ander Gerrikaetxebarria (Zornotza)

Ortzi Murua (Azkaine)

Aitor Servier (Azkaine)

Mikel Lasarte (Barañain)

Maddalen Lopez (Lesaka).

Sari banaketan bertan izan ziren Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Iñaki Murua, eta Ikastolen Elkarteko bi arduradun: Abel Ariznabarreta eta Arantza Manterola. Bizkaitik epaile beharrean Gorka Intxaurbe Zeanuriztarra egon zen.

Iñaki Iturriotz

2013, Uztaila 17
Arloa: Bertsoleku