Bertso udalekuen arrastoan
Hamaseigarren urtea da aurtengoa. Urteetako ibilbidearen esperientziarekin, 300 gaztetxok eta 50 begiralek hartu dute parte, denbora libreaz, eguraldiaz, lagunarteaz eta bertsolaritzaz gozatzeko. Lekeitio, Barria, Arrazola, Orio, Bidarrai, Irañeta eta Zuhatzan izan dira aurten bertso udalekuen plaza.
Ume eta gaztetxoen arteko harreman sarea erakitzen da, udatik urte osora hedatuz tratu hori. Bertso-udalekuetan Euskal Herri osoko haurrek hartzen dute parte. Egonaldi osoan euskaraz, bertsoa ezezik, kantugintza ere lantzen dute Oskar Estangarekin. Txanda bakoitzean kantuak sortzen dituzte, guztien artean udalekuetako diskoa osatuz.
Bertsolariekin ere zuzeneko harremana dute udalekutara doazen ume eta gaztetxoek. Txanda bakoitzean bertso afaria egiten da, eta gaztetxoek aukera duten euren erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko.
Aurten bertso-udalekutan bertsotara joango diren bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta, Iñaki Gurrutxaga, Odei Barroso, Iñaki Viñaspre.
Bizkaiako Bertso eskoletako umeak: Santutxu, Orozko, Larrabetzu, ALBE, Abadiño, Zornotza, Mungia, Gernika, Portugalete, Markina, Iurreta.
Bederatzi urtetik hamaika urtera, Arrazola
Bizkaiko Arrazola herriko Iturralde aterpetxean, 30 gaztetxo bertso-udalekuetan Atzo Xabi Paya eta Onintza Enbeita bertsolarien bisita jaso zuten. Arratsaldean haurrekin jolasten aritu ziren eta afalostean haurrek jarritako gaiekin aritu ziren bertsotan.
Orio bat
Orioko hondartzan eta kaian bainatzeko aukera izan dute, herrian barrena ibili...
Julen Zelaieta eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien bisitan gaztetxoekin jolastu ondoren bertso afaria egin zuten.
Orio bi
Euskal Herriko herrialde ezberdinetako 42 gaztetxo daude egonaldian. Jone Uria eta Beñat Gaztelumendiren bisita jaso Jolasean aritu ziren arratsaldean eta bertso-afaria izan zuten ondoren.
15-18 urtekoen txandan Bidarrai
Bidarrain 15-18 urteko 42 gazte daude, bertso-eskoletako kideak dira denak. "Poteo performancea" egina zuten herrian barrena, bertso-afari parte hartzailea asmatu zuten, rafftingean freskatu dira ibaian... Egun batez arratsaldez, Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre bertsolariak hurbildu ziren. Gaubelan musika eta erritmo baseen gainean inprobisatu zuten bi bertsolariek. Honez gain Iparla mendira irteera egin zen, genero tailerra landu...
.