Hurrengo faseari begira
Bukatu dira sei kanporaketak eta ebatzita geratu dira finalaurrekoak. BEC era bidean bidea estutuz doa eta dagoeneko hasita daude bertsozaleak kinielak egiten.
Kanporaketan ale ederrak utzi dituzte eta izen bat baino gehiago nabarmendu da. Azken kanporaketak Igor Elortza eta Etxahun Lekue nagusitu dira. Bizkaitarrak ondo kantatuz sailkatu dira, seguru eta erregular. Saio polita izan zen Legazpikoa, eta Beinat Lizaso, Mantxi eta Jokin Uranga sailkatu dira bigarren fasera. Azken kanporaketan ostera irabazlearentzat bakarrik izan zen finalaurrekoetarako txartela. Azken saioa Oionen izan zen, araban eta ikusmina handia zen, zein hogeitalau bertsolarik kantatuko duten. Orain arte maila ona edo oso ona egon bada, hemendik aurrerakoan zer esan. Azken finalean kantatu zuten zazpi bertsolari sartzen dira lehian eta horrek entzule eta ikusleen bisita gehituko du.
Finalerako sarrerak ere erritmo onean ari dira saltzen beraz, zer esana eta emozinoa iragarrita daude.
azaroak 9, Gernika-Lumo: Amets Arzallus, Jon Martin, Julio Soto, Jone Uria, Nerea Elustondo eta Jokin Uranga.
azaroak 10, Tolosa: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Iñigo Manzizidor Mantxi.
azaroak 16, Oiartzun: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso.
azaroak17, Murgia: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira, Unai Agirre eta Fredi Paia.