Musika amarauna

Kontaizu

bm06_1.jpg


Kontaizu-ko aurreko zenbakian jazz musikari buruz sarean aurki ditzakezuen atarien berri eman genizuen. Oraingo honetan, berriz, musikak (bere osotasunean harturik) Interneten duen presentzia aipatuko dugu. Imagina dezakezuenez, musikari buruzko orri ugari daude sarea den amaraun horretan. Pixka bat saltzeatu besterik ez duzue horretaz jabetzeko. Alabaina, bilaketa gaia zertxobait mugatuz gero, errazagoa izango zaigu interesatzen zaizkigun orriak topatzea. Kasu honetan, euskal musikarekin zerikusia duten orriak biltzea erabaki dugu. http://personajes.jet.es/ek/em/ememus.htm eta http://www.euskalmusika.com. Gipuzkoako Foru Aldundiak badu herrialdeko taldeei buruzko informazioa eskaintzen duen ataria (http://www.gaztemaniak.net/musikagida/), eta, gainera, abestiak jeisteko aukera eskaintzen du. Musika tradizionala gustuko duzuela? Hortxe dituzue txistuari zuzenduriko http://txistuaz.hypermart.net/musika.htm eta txalapartaren inguruan zur-e gura taldeak eraturiko www.txalaparta.net. Eta musika klasikoa interesatzen bazaizue, hona hemen helbide batzuk: Bilbao Orkestra Sinfonikoa http://www.bilbaorkestra.com Erakundearen ibilbidea zein denboraldiko kontzertuen egitaraua biltzen ditu orriak. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa http://www.orquestadeeuskadi.es Donostiako musika hamabostaldia http://www.quincenamusical.com/index-e.html

bm06_3.jpg

Bestetik, badira parte-hartze zuzena bilatzen duten atariak, foro edo eztabaidagune ere deituak. Euskal musikaren inguruan, http://es.groups.yahoo.com/group/ euskalmusika/ dago une honetan martxan. Informazio zabal eta zehatzagoa bilatzen bazabiltza, testu luzeen aurrean nerbioak galtzen ez dituzten horietakoak bazarete, aipatu baldintzak betetzen dituzten aldizkari txukunak daude sarean, haien artean http://www.entzun.com (Entzun aldizkariaren bertsio digitala) eta http://www.hiru.com/musika.

Ezin genituen disketxeak ahaztu; Euskal Herrian ondoko bostak dira ezagunenak: www.oihuka.com www.hotsak.com www.musikametak.com www.elkarlanean.com www.gordiscos.com Eta jaialdiak, eskaintza zabala bada ere pare bat aukeratu ditugu: Ertza http://www.ertza.net Elektronikaldia http://www.elektronikaldia.org/ Azkenik, badira aipaturiko atalak eta beste hainbat bidaltzen dituzten orriak, http://www.interactiva.org/Dir/I/Euskara/Kultura/Musika/ delakoak esate baterako. Bidaia musikal ona izan!

Kontaizu

2004, Apirila 01