Rock bizi eta trinkoa

Kontaizu

bm17_1.jpg


bm17_2.jpg

Iñaki Garrido Galdakaokoa da, Koldo de Miguel Basaurikoa eta Borja Estankona, berriz, Arteakoa. Orain dela zortzi urte elkartzea erabaki zuten, musika talde bat sortzeko. Hainbat bueltaren ondoren, ekimen hari Iniezione izena jartzea adostu zuten. Zein ildo musikal jarraituko zuten hautatzeko orduan, aldiz, ez zuten zalantzarik izan: rock instrumentala zuten gogokoen, eta huraxe landuko zuten. Esperientzia hartatik hainbat kantu gogor atera ziren, bi zuzenekotan aurkeztu ahal izan zituten hamar bat kantu zehazki. Eta orduantxe konturatu ziren ondo zegoela, bai, lagunartean jotzea eta noizean behin saioren bat ematea, baina zerbait gehiago espero zuten eghindako ahaleginengatik. Aldaketzeko garaia zela pentsatu zuten. Lehenik eta behin, izen berria jarri zioten taldeari: Arean. Bestetik, ordua arte jarraituriko estiloan sakonduz, rockaren ikuspegi zabalagoa eskaintzea erabaki zuten. Hilabete gutxi batzuetan, lehen diskoa osaturik zuten: Arean (Gaztelupeko Hotsak). Kantuen hitzak hiruren artean landu dituzte. «Doinuak ematen hasten gara, eta ondoren sortzen diren melodien gainean idazten ditugu hitzak», azaldu du Borjak. Nahiz eta anaia poeta duen (Igor Estankona, “Tundra” eta “Anemometroa”poemategien egilea), ez du gura izan haren zein beste poeta batzuen poemak musikatu. «Idazle eta poeta asko setitzen ditugu gertu, baina literatura eta musika bereizten ditugu. Geure abestietan, hitzei baino gehiago, musikari emate diogu lehentasuna; hau da, hitzak musikaren zerbitzura daude, eta literatur obra batekin ezingo genuke hori egin».

Arean Gasteizko Sonora estudioan grabatu dute bizkaitarrek, Iñaki Alonso teknikariarekin. Masterizazioa, berriz, Lisabo taldeko Karlos Osinagaren esku utzi dute. Orain kontzertuekin hastea besterik ez dute buruan. «Entsegu lokalean sorturiko abestiak kalera atera eta jendeari erakutsi nahi dizkiogu».

Kontaizu

2005, Apirila 01