MUSIKA UDAN

Kontaizu

bm32_1.jpg


 

KEPA JUNKERAREN DISKO BERRIA

"Hiri" izenburua eramango du musikari bilbotarrararen lan berriak. Madrileko Emi diskoetxearekin ibili ondoren, disko berri hau Elkar etxeak plazaratuko du; Junkerak orain dela hamar urte plazaratu zuen azken diskoa diskoetxe donostiarrarekin. Ibilbide zabal bezain oparoa izan du Kepa Junkerak, leku ezberdinetako musikariekin parte hartu, soinuaren mundu tradizionalari nolabaiteko berrikuntza ekarri dio eta esparru zabal bateko jendearen artean zabaldu du bere musika. Disko berri hau irailaren 4an aurkeztuko du, Getxon, bertan ospatzen den nazioarteko folk jaialdian. Bidaia-koaderno baten moduan, istorio kilikagarriak eta sentsazio bakanak biltzen ditu lanak. Diskoan zehar, argi-arrasto batek erakusten du, ibilian-ibilian, irudimenezko hiri baten zirrikituak, egilearen mundu pertsonalarenak; lan honetako kantu trinko bezain distiratsuek, musikaren xarmapean, hiri berezi batera darama entzulea: "zaratatsu eta koloretsua, abegikor eta zoragarria, bihurria, aldakorra, oroitzapenezko eta askatasun-gosezko abestiz hornitua". Giro ezberdinak azaltzen dituen diskoa izango da. Diskoan parte hartu duten musikarien artean daude Gilles Chabenat (vielle); Alain Bonnin (pianoa); Alos Quartet (harizko tresnak); Jean Wellers (kontrabaxua); Bulgarka (ahotsak); Glen Velez (perkusioak); Andy Narell (steel drum); Bottari & Enzo Avitabille (perkusioak); Aygun (ahotsa eta panderoa); Patrick Vaillant eta Melonious Quartet (mandolinak); Jose Antonio Ramos (timple kanariarra); Xose Manuel Budi–o (gaita); Eliseo Parra (ahotsa); Mercedes Peon (ahotsa); Tactequete (perkusioak), Etxak (txalaparta) eta Ibon Koteron (alboka)bm32_2.jpg

 

"BILBO HIRIA" LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Durangaldeko Yakuzi taldea izan da aurtengo "Bilbo Hiria" pop-rock lehiaketaren irabazlea. Bigarren sailkatua Bartzelonako Mendetz eta hirugarrena A Coruñako The Majestics izan dira. Laugarren eta bosgarren berriz, Standard (Bizkaia) eta Parano (Frantzia) izan dira. "Metal" atalari dagokionez, Skitsoy belgiarrek irabazi dute. Nunnery (Bartzelona) eta Nancy Hole (Madril) bigarren eta hirugarren sailkatu dira. Bestetik, "Joera Berriak" atalari dagokionez, Bartzelonako Electroputas taldeak irabazi du eta (Hego) Euskal Herriko talde onenaren saria Standarrek eraman du. Hona hemen sariak: Pop-Rock atala 1.- 6.000 euro. YAKUZI (Bizkaia) 2.- 4.000 euro. MENDETZ (Bartzelona) 3.- 3.000 euro. THE MAJESTICS (A Coruña) 4¼.- 2.000 euro. STANDARD (Bizkaia) 5¼.- 1.000 euro. PARANO (Frantzia) Metal atala 1.- 6.000 euro. SKITSOY (Belgika) 2.- 4.000 euro. NUNNERY (Bartzelona) 3. 2.000 euro. NANCY HOLE (Madril) Joera Berriak atala 1.- 4.000 euro. ELECTROPUTAS (Bartzelona) Proposamenik arriskutsuena 2.000 euro. BRASERO (Bartzelona) BILBAO HIRIA SARIA (Hego) EUSKAL HERRIKO TALDERIK ONENARI Disko baten grabazioa: STANDARD (Bizkaia, Pop-rock) "FUNDACION AUTOR SARIA" ESTATUKO TALDERIK ONENARI Disko baten grabazioa: YAKUZI (Bizkaia, Pop-rock) AZKENA ROCK FESTIVAL SARIA (HEGO) EUSKAL HERRIKO ROCK TALDERIK ONENARI Abuztuaren 30ean eta Irailaren 1ean eta 2an Gasteizen ospatuko den Azkena Rock Festival jaialdian jotzeko aukera Oñatiko SHARON STONER taldeari dagokio. SONOR SARIA BILBOKO TALDE GONBIDATURIK ONENARI Zortzi kanal dituen nahasketa-mahai bat, efektuekin eta ahotserako mikrofono birekin: WALDHEIM (Bilbo, Metal) Gainera, Bizkaiko 3 taldek Europako jaialdietan jotzeko aukera izango dute: -Let's Rock Festival-ean (Casale Monferrato, Italia): The Sinclairs (Bizkaia, Pop-Rock) taldea izango da. -Theatron Festival-ean (Munich, Alemania): Rhino (Bizkaia, Metal) taldea. -Bordelen, Frantzian : Eureka Hot 3 (Bizkaia, Pop-Rock) taldea.

Kontaizu

2006, Abuztua 01