WINTERCASE 2006 JAIALDIA
Urtero legez Bartzelonako Sinnamon enpresa indartsuak neguko jaialdia antolatzen du. Bartzelona, Madrid eta Valentziari Bilbo gehitzen saio aurten ere. Lehenengo Gasteizen, gero Bilboko Kafe Antzokian eta aurten Bolueta auzoan dagoen Santana 27 aretoan ospatuko da Wintercase jaialdia. Sinnamon enpresak udan Summercase jaialdia antolatu ondoren negurako begira jaialdi “mugikor” baten alde egiten du. Joan den irailaren 27an beronen aurkezpen kontzertuak izan ziren, The Divine Comedy eta The Boyfriends taldeen eskutik. Jaialdia azaroan zehar ospatuko da. Hona hemen Bilbon izango diren taldeen informazio eta kontzertu egunen serenad osoa.
ED HARDCOUT eta THE VEILS.
Azaroak 4. 22:00h.
ED HARCOURT Oraindik 30 urte bete ez dituen kantaria gaur egungo songwritter esanguratsuenetarikoa bilakatu da. Aurretik Snug izeneko taldea osatu zuen, eta 23 urterekin bere bakarkako lehen diskoa plazaratu. Gerora bere bigarren lana etorri zen non country doinuak pop musikarekin bat egiten zuten, bere abestietan Tom Waits, Chet Baker edota Screamin’ Jay Hawkins moduko artisten oiartzuna nabaria da. Bilbora bere azken lana aurkeztera hurbilduko da: “The Beautiful Lie”. Bitartean R.E.M eta Wilco taldeekin batera aritu da joan den udan Estatu Batuetan zehar. THE VEILS 2004ean sorturiko taldea, orduan plazaratu zuten “The Runaway found” diskoa, Suede taldeko Bernard Butler abeslariak ekoiztua. Taldearen buru Finn Andrews da, hain zuzen XTC taldeko Barry Andrews-en semea. The Veils talde gaztearen musikan The The, Nick Cave edota The Smiths moduko taldeen eragina ikus daiteke. Bilbon beren lan berria aurkeztuko dute: “Nux Vomica”.
MAXiMO PARK + THE SPINTO BAND
Azaroak 16. 22:00
MAXIMO PARK Ingalaterrako Newcastle hiritik datorren talde arrakastatsua. 2003an bertako club txikietan jotzen hasi ziren, gerora maketa bat burutu ondoren Warp zigiluarekin plazaratu zuten “A Certain Trigger” bere disko arrakastatsua, honi esker mundu osotik zehar ibili dira biran. Pop disko biribil bat non Pulp, The Smiths edota The Voidoids moduko taldeek zabaldutako bidea jarraitzen duen. THE SPINTO BAND20 urte bueltan dabiltzan mutil gazteak osatzen duten taldea dugu The Spinto Band. Taldea bi anai bikotek osatzen dute eta Pavement eta The Cars moduko taldeen artean aurkitzen dira beren abestiak. Kanta alaiak, freskagarriak eta melodia ederrez beteak. Momentuko taldea dela diote eta lehen aldiz izango dira gurean. Abesteko zein dantzan egiteko talde aproposa.
VIOLENT FEMMES eta ARAB STRAP
Azaroak 18. 22:00
VIOLENT FEMMES 80. hamarkadan Milwaukeen sorturiko taldea. Urteen joan etorrian errefentzia bat bihurtu da gaur egungo hainbat talderentzat. Gordon Ganok zuzenduriko taldea orain pare bat urte Azkena Rock jaialdian ikusteko aukera izan dugu. Beren musikan The Feelies, The Jazz Butcher eta Beat Happening moduko taldeen antzekotasuna nabaria da. ARAB STRAPAidan Moffat eta Malcom Middleton musikariak buru dituen taldea. Ingalataterrako pop eta folk musikan izen esanguratsua izan da Arab Strap. Pop abestiak letra ironikoekin bat egiteko orduan bide bat ireki dute. Orain taldea banatzera doa eta hau izango da zuzenean ikusteko azken aukera.
SURFIN’ BICHOS eta BRAKES
Azaroak 23. 22:00.
SURFIN’ BICHOS Fernando Alfarok gidaturiko taldea eta Euskal Herrian jarraitzaile ugari dituena. 80. hamarkada bukaeran eta 90. hamarkadaren hasieran Albacete hirian sortzen den taldea da. Beraiekin izan ziren lehenengoetarikoak Velvet Underground edota Violent Femmes moduko taldeen eraginak erderaz abesturiko rock musikan asimilatzen. ‘Gente Abollada’ (89), “La Luz De Tus EntraÒas” (90), “FotÛgrafo Del Cielo” (91), “Hermanos Carnales” (92) eta “El Amigo De Las Tormentas” (94) disko biribiletan taldeak abestiak osatzeko zuen era berezia azaltzen da, batez ere testuetan gailentzen direlarik. Urte dexente eman dituzte banatuta, Chucho eta Mercromina moduko proiektu ezberdinak osatuz. Orain berriz bueltatu dira zenbait kontzertu eskeintzeko. BRAKES Brighton hiriko taldea. Aurretik Ingalaterrako rock eskena independientean ibiliotako beste talde batzuetatik irtendako musikariek osatzen dute taldea: Eamon Hamilton (The British Sea Power), Alex eta Tom White (The Electric Soft Parade) eta Marc Beatty (The Tenderfoot). Beren ezaugarririk nagusiena punk kutsuko abesti laburrak egitean datza.
THE MAGIC NUMBERS + PETER, BJORN AND JOHN + GOOD BOOKS
Azaroak 25. 22:00
THE MAGIC NUMBERS 70. hamarkada aldarrikatzen duen taldea da The Magic Numbers. Neba arrebez osaturiko talde honek The Concretes, Kings Of Leon eta The Thrills moduko taldeen bidea jarraitzen du. Horrela bere musikan garai haietako taldeen eragina nabaria da, kasuan kasu, The Mamas & The Papas, Carpenters edota Gram Parsons. Baina ez hori bakarrik, taldeak badauka bere kantaeran soul musikarekiko adeitasun bat, non Curtis Mayfield edota Marvin Gaye moduko abeslariekin bat egiten duen. Disko berria aurkeztuko dute Bilbon. GOODBOOKS Goodbooks talde gazte bezain berria da. 2005eko udan sortuak Ingalaterran zer esana ematen ari den taldea dugu. Hot Chip edota Mistery Jets moduko taldeen antzera arrakasta bapatean ari zaie etortzen. Kent hiriko talde honen musikak badu zerikusirik Talking Heads moduko taldeekin eta kitarren doinuak dantzarako erritmoekin batzeko moduekin ere. PETER BJORN AND JOHN Suediatik datorren hirukotea. 2002an izen bereko disko batekin estreinatzen ziren non melodia ederrak egiteko gaitasuna begi bistan geratzen zen. Bilbora “Writer’s Block” diskoa aurkeztera datoz, beren hirugarren diskoa eta bertan pop doinuak folk ikutuarekin bat egiten dute. Mercury Re vedota The Magnetic Fields moduko taldeak gogoratzen dute suediar hauen abesti eder bezain lasaiek. Sarrerak aldez aurretik 15€ gehi banatze gastuak; txarteldegian, berriz, 17€. Abonuen salneurria honako hauxe da: aldez aurretik 45€; txarteldegian 48€. Aldez aurretiko erosketa Tick Tack Ticket denda-sarean eta FNAC dendetan egin daiteke. Informazio gehiago: Wintecase San Miguel