Txakurkalea. Hiria, txakurrak eta musika beltza

Gotzon Uribe

bm35_1.jpg


bm35_2.jpg

Abenduaren 5ean eta Bilboko Kafe Antzokian Txakurkalea egitasmoak bere zuzeneko aurkezpena izango du. 3 urteko lanaren ondoren egitasmoa plazaratzeko momentua heldu da. “Txakurkalea” David Civico eta recPLAY artistek hiria eta txakurren inguruan eginiko filma dokumentala da. Bilbo Zaharreko zazpi kaleetan bi urtetan zehar filmatua izan da (2004-2006) eta hiru urteko ibilbidea duen egitasmo baten zati bat baino ez da filma. Bestetik, musika beltzaren kutsu eta eragin zuzena duten Euskal Herriko hainbat musikari pelikularen jatorrizko soinu bandan parte hartu dute eta berau CD euskarrian bildu da Noizpop zigiluaren babesean. Honekin batera, Bilboko Abisal arte galerian azaroak 25ean zabalduko den erakusketa bat izango da Javier Soto eta Jaime Gartzia artisten eskutik eta egitasmoa laburbiltzen duen liburu-katalogo bat ere argitaratuko da. Hiria bezalako ingurune batean (Bilbo Zaharrean hain zuzen ere), txakur eta gizakien arteko hartu emanetan murgiltzen da “Txakurkalea”. Huscal, Lola, Tula, Pipo, Rocco, Xagu, Inda, Lucky eta Kanalla dira protagonista nagusiak dokumentala, animazioa, musikala edo fikzioaz elikatzen den pelikula honetan. Sorkuntzaren esparru ezberdinetatik datozen pertsonak biltzea izan da Txakurkalearen mamia eta helburua. Honela hainbat lagunek parte hartu dute proiektu honetan: Garikoitz Fraga (“Belleza Infinita” argitaletxeko zuzendaria), Jaime Gartzia (“La Palanca” kolektiboa), lehen aipaturiko Javier Soto eta Kiko Miyares artista plastikoak, Epelde & Mardaras arte galeria; eta baita The Uski's, Argi, TK Project, Atom Rhumba, Pascual Molongua, Gransan, The Cherry Boppers edo Makala musikariak besteak beste. Proiektuaren ekoizpena 5X8 kolektiboak burutu du, eskuz egindako kamisetak, irudi grafikoa eta ikusentzuteko lanak egiten dituzte David Civico, Xabier Urberuaga eta Guillermo Sanchez, 5x8 kolektiboko kideak. “Txakurkalea” dute ekoizturiko lehen dokumentala. Filmaren estreinaldia 2006ko Abenduaren 5ean izango da Bilboko Kafe Antzokian non soinu banda eratu duten musikari eta talde ezberdinak parte hartuko duten.

bm35_3.jpg

5x8 kolektiboak hainbat lan burutu ditu arte munduan, besteak beste, eta musikarekin lotuta Split 77 taldearen azken bideoklipa beraiek egin dute. Bestetik, Bartzelonan burutu den “Bread & Butter” arte azokan ere izan ziren. Dokumentaleko soinu banda honako abestiek osatzen dute: 1. Intro - TK PROJECT 2. Gimme chaos – ATOM RHUMBA 3. Mannish boy – PASCUAL MOLONGUA 4. CrÈditos – TK PROJECT 5. Kanalla - GRANSAN 6. Sol y sombra – THE BOOGIE PUNKERS 7. I'll take care of you – BASIN’ STREET CAFE 8. St™ MarÌa II -TK PROJECT 9. Sunny day – ARGI & THE USKI’S 10. Potato jumpy – THE CHERRY BOPPERS 11. Music makes me free - MAKALA 12. St™ MarÌa I -TK PROJECT 13. Goazen Tula- ARGI & THE USKI’S 14. Zer daukat, zehazki? – JOSERRA SENPERENA 15. Funky town – ATOM RHUMBA 16. You can depend on me – BASIN’ STREET CAFE

Gotzon Uribe

2006, Abendua 01