SWEET OBLIVION

Gotzon Uribe

bm39_1.jpg


bm39_2.jpg

 

Pop-rock doinuak Getxotik

Sweet Oblivion Alfonso Arana musikariaren proiektu berria da. Getxoko Cujo taldearen konposatzaile nagusia eta burua izandakoa, bakarka eginiko beren lehen lanarekin datorkigu. Disko honetan bere alderik akustikoena azaltzen digu, abesti eder eta sosegatuak lantzen dituelarik. Alfonso Aranak 7 disko ditu grabatuak Cujorekin eta Cancer Moon taldeko kitarrajolea ere izan da. Sweet Oblivion taldearen disko berria “Wasted Lovesongs” deitzen da. 2Sweet Oblivion ez da Cujoren ordezko bat; azken batean, Cujo martxan zegoela hasi nintzen kantu hauek egiten. Orain dela urtebete Cujoren estiloan sartzen ez ziren hogei bat abesti nituela ohartu nintze”. Izan ere, kantu haietan bere zaletasun folk eta country-rockei lekua utzi zien Alfonso Aranak. Eta grabatu nahi zituenez, Gurru bateria jotzailea (Cujo, Zodiacs, Electrobikinis), Pablo Isusi baxu jotzailea eta Pablo Jaen (Gringo) elkartu zituen proiektura: ”zkenik, Ce abeslaria gehitu zitzaigun. Oso argi nuen hasieratik bi ahotseko proiektua egin nahi nuela, eta zehatzago esanda, emakumezko ahots bat nahi nuela nirearekin kontrastea azaltzeko. Nirea ahots baxua delako”.

 

Rock amerikarra hizpide duten abestiak dira diskoan aurkitzen ditugunak, une akustikoak pasarte elektrikoei lekua uzten diote askotan biak elkartuz. Hala nola, kantagintzaren tradiziorik hoberena jarraitzen dute, beren abestietan Dylan, Tom Petty, Steve Earle edota Neil Young moduko artisten eraginak aurki daitezkelarik. Taldearen izena 90. hamarkadan Seattle-en zegoen Screaming Trees taldeari egindako keinu bat da, bere talderik gustokoenetarikoa delarik hain zuzen. Screaming Trees eta Mark Laneganez gain, rock klasiko amerikarraren arrastoak ere antzeman daitezke diskoan, kasuan kasu, Paul Westerbeg edota Dream Syndicate moduko taldeen eragina; abestiak sostengatzen duten oinarrua bluesak, countryak eta pop musika direlarik. Taldea apirilean hasiko da kontzertuak ematen zuzenean, penintsulako leku ezberdinetara bidaiatuko dutelarik beren abestiak aurkezteko.

Gotzon Uribe

2007, Apirila 01