Bilboko Kafe Antzokia Aste nagusia ospatuz

Kontaizu

bm43_1.jpg


bm43_2.jpg

Bilboko Kafe Antzokian aurtengo Aste Nagusian zuzenki parte hartuko du beste gune bat bailitzan. Jai bezpera den abuztuaren 17an hasi eta hilaren 23rarte hainbat ekitaldi izango dira bertan.

Abuztuaren 17an

ostirala,

Lagartija Nick

eta

Texas Terri Bomb!

taldeak arituko dira. Texas Terri emakumea aski ezaguna da musikaren munduan. Iggy Pop eta Mick Jagger-ekin konparatu izan dute. AEBetako produktore ospetsu batekin grabatu du bere azken lana eta jende ezagunak hartu du parte (MC5-ko kideren bat...). Euskal Herrian zaletu ugari dituen kantaria da bera. Oraingoan Bilbora hurbiltzen da taldearekin rock'n'roll doinu biziak zuzenean jaurtitzeko. Zuzenean inoiz ikusi ez duenak sorpresa haundia eramango du taldea eskenatoki gainera igotzen denean. 70. eta 80. hamarkadako rock doinuak garage estiloarekin batzen ditu Texas Terri kantariak eta bere taldeak. Lagartija Nick taldea gazteleraz egiten den rockaren oinarrizko izenetako bat da.

Abuztuaren 20an

, astelehena eta Aste Nagusian murgilduta, batetik goizeko 12.00etan Txan Magoaren emanaldia izango da, bertan haurrei zuzenduta “Euskararen magia” saio didaktikoa eskeiniko du. Gauean, eta 23:30etatik aurrera Le Noise eta Delorean taldeak arituko dira.

Abuztuaren 21ean

, asteartea, Getxo aldetik datozen bi talde esanguratsu izango dira zuzenean. Batetik

Olimpic

talde gaztea. http://www.myspace.com/olimpicsound /Getxoko taldea Radio 3 irratiak eta Benicassim-eko Nazinoarteko jaialdiak urtero antolatzen duten maketa lehiaketako aurtengo irabazlea izan da. Taldeak aurtengo Benicassim-en egiten dan jaialdian parte hartu du, besteak beste Artic Monkeys, Dinosaur Jr. edota Muse lmoduko taldeekin batera. Olimpic taldearen ibilbidea oso laburra da. Taldearen eragin musikalen artean Trans Am, XTC edota Talking Heads moduko taldeak daude, bere abestiak dantza egitera bultzatzen dutelarik. Beraien ondoren

Standard

sonadun taldea arituko da. Rock musika dantzalekura eramaten duen taldea da, dantza erritmoak rock melodía biziez uztartzen dituztelarik.bm43_3.jpg

Hurrengo egunean,

abuztuak 22, asteazkena

intentsitatez beteriko rocka jorratzen duten bi talde. Batetik, Lisabö Irungo Lisabö taldea arituko da, aurten plazaratu dutelarik bere bostgarren lana den “Ezlekuak” diskoa. Taldea joan den ekainaren bukaeran Bartzelonan urtero ospatzen den Primavera Sound jaialdian aritu zen izugarrizko arrakasta lortuaz. Momentu ezin hobean dago taldea, zuzeneko indartsu eta bizia duelarik. Bestetik Kataluniako hardcore mugimendu indartsuan hazi zen Standstill baina etiketei muzin egiten dien ibilbidea egin du azken urteetan, 'Vivalaguerra' deitzen da plazaratu duten azken diskoa. Bukatzeko

abuztuaren 23an

Xabi Paya eta Oihana Enbeitaren eskutik bertso saio didaktikoa izango da goizeko 12.00etan. Aipatu, honetaz gain Zenbat Gara elkarteko Algarakonpartsak Bailen kalean jartzen duen txosnan ekitaldi ugari izango direla. Musika alorrari dagokinez igandeak 19an Atom Rhumba arituko da, astelehenak 20an arratsaldeko 8etan Urbeltzen Dantza Ganbara, astearteak 21ean The Specials ingalaterrako taldea Cherry Boppers bilbotarrekin batera eta asteazkenak 22an Iparralde eguna ospatuko da Anje Duhalde eta Niko Etxart kantarien emanaldiarekin.

Kontaizu

2007, Abuztua 01