Kashbad taldea bueltan

Kontaizu

bm44_1.jpg


bm44_2.jpg

Oreretako taldeak momentuz kontzertu bakarra eskeiniko du Urriaren 25ean Bilboko Kafe Antzokian. Kashbad taldea Euskal Herriko rock musikak 90. hamarkadan eman duen talderik interesgarrienetakoa dugu. MusikaK beste era batera ulertzen eta funtzionatzen zuen garaiak ziren haiek. Internetik ez zegoen, ezta pirateriarik ere ez eta jendeak euskal taldeak gogotsu eta sutsuki jarraitzen zituen. Kashbad-en kasuari dagokionez belaunaldi oso batek jarraitu duen taldea izan da, beraiek ere euskal musikari aire berriak ekartzen zaitu zirelarik. Taldea 1990ean sortzen da Gipuzkoako Orereta herrian. 90. hamarkada bukaeran Oreretako lau gaztek - Luba, Txiki, Gorka Sesma eta Gorka- punk talde bat sortzea erabakitzen dute. Handik denbora gutxira kontzertuak ematen hasten dira eta taldean emakumezko ahots bat sartzea pentsatzen dute, hainbat kantarirekin frogak egin ondoren Sorkun Rubio kantaria azaltzen da. Taldekideak harrituta geratzen dira Sorkunen ahotsarekin eta handik gutxira taldean sartzen da. Sorkun taldearen kantari izateak berebiziko garrantzia izango du taldearen ibilbidean. Taldea finkatuta maketa bat grabatzen dute.

bm44_3.jpg

Maketa bukatuta, Fermin Muguruza musikariak –garai horretan Esan Ozenki diskoetxean zegoen- hau entzun eta txundituta geratu zen Sorkunen ahotsarekin, berarekin harremanetan jarri eta orduan Negu Gorriak taldearen "Nire Baitan Daude Biak" kantuan abesteko eskatu zion, abesti hau Irungo taldearen "Ideiak Zabaldu" (Esan Ozenki, 1995) diskoan azaldu zen. Gerora Kashbad taldeak "Hitz egin" jaialdian parte hartu eta Muguruzaren eskaera begi onez ikusita Esan Ozenki diskoetxean sartu zen taldea. "Kashbad" (Esan Ozenki, 1996) da bere lehen diskoa, Kaki Arkarazok ekoiztua eta punk, hardcore eta reggae estiloak ikutzen dituen lana. Diskoa Azkarateko (Nafarroa) estudioetan grabatu zen. 1997an teknikari berdinarekin “Distantzia” (Esan Ozenki, 1997) diskoa grabatzen dute. Momentu honetan taldea boskote izatetik laukotera izatera pasatzen da, Lubak taldea uzten duelarik.

Orain, laukote moduan eta taldeki batzuek Fugazi, Pearl Jam edo Morphine moduko taldeengatik daukaten zaletasuna dela eta beren hirugarren diskoan ikutu melodikoago bat azaltzen da. Oraingoan Jose Lastra teknikariarekin grabatzen dute diskoa Urdulizko Tio Pete estudioetan, "Hesiak" (Esan Ozenki, 1999) deituko den diskoa. Disko honetan Lisabö taldeko Karlos Osinagak grabatzen ditu baxuak. Handik urte batzuetara eta hainbat kontzertu eman ondoren bai Euskal Herrian eta hemendik kanpo ere, taldeak geratzea erabakitzen du beste proiektu batzuetan murgiltzeko. Gerora bakoitzak bere bidea egin du, kasuan kasu, Sorkun kantariak bere bakarkako ibilbidean du adibiderik argiena. Bi Gorkak -baxua eta kitarra-, Txiki -bateria- eta Sorkun kantariak gidaturiko taldea berriz taula gainean ikusteko aukerra bakarrenetarikoa izango dugu Urriaren 25ean Bilboko Kafe Antzokian.

Kontaizu

2007, Urria 01