Le Noise

Kontaizu

bm49_1.jpg


bm49_2.jpg

Agian 8 lagun dira beharrezko bizitza oso bat ulertzeko, edo behintzat bizitzaren alderik korapilatsuenak ulertzeko. Le noise taldea sortu zen momentutik bazuten talde bezela, ezinbestekoa zen lema bat: “Joa izan ahal den edozein instrumentu zuzenean joa izan behar da”, hau da, aurregrabaturiko elementu eta sistema ezberdinei muzin egiten die taldeak. Diskoa entzunda ulertu daiteke honakoa, emaitza ona izan da, begibistakoa da hori. “El camino a casa” deitzen da Le Noise talde bilbotarraren estreineko diskoa eta bertan hainbat instrumentu ezberdin entzun ditzakegu: bibolinak, kitarra elektriko zein akustikoak, slide kitarrak, baxua, bateria, pianoak, tronpetak, organoak, bandoneoiak, metalofonoak, saxofoiak, ahotsak… baita Robert Mitchumen ahots bikoiztua ere!. Eragin musikal dagokienez, Le Noise taldeak baditu lotura ezberdinak estilo edo artista batzuekiko. Hala nola, Calexico, Yo La Tengo, Dirty Three, Low, Miles Davis edota Nick Cave & The Bad Seeds moduko taldeek bere pisua dute bilbotarren musika ulertzeko eta egiterako orduan.

Bestetik zinema munduak ere aparteko aipua behar du, non taldearen sormen prosezuan berebiziko garrantzia duen. Honela Le Noise taldearen musikaren sustraietara begiratuz gero bertan aurki dezakegu zinema beltzaren eta western pelikulen giro eta atmosfera ilun eta kutsakorrak. Ikus entzunezko munduarekiko duten zaletasuna bere zuzenekoetan ere isladatzen delarik, taldeak aukera duenean momentuan sorturiko irudiak proiektatzen ditu. Honekin lotuta, aipatu berriki Patxi Urquijo zuzendariaren “Tres” laburmetraiarentzako soinu banda ere konposatu dutela.

Bilbo Hiria lehiaketako irabazle

Bestetik, Le Noise iazko “Bilbo Hiria Pop rock 2007” lehiaketako irabazle suertatu zen Europa osotik aurkeztutako 1.300 talderen artean, eta baita taldeko kitarrajolea den Carlos Beltranek lehiaketako kitarrajolerik hoberenaren saria eraman ere. Lehiaketa honek aurreko urteetan Manta Ray, 12twelve, Unfinished Sympathy, Sidonie, Atom Rhumba, Sunday Drivers, edota Audience moduko taldeak izan ditu irabazle.

 

Argazkiak: Nadia Barkate

Kontaizu

2008, Martxoa 01