Doctor Deseok disko berria

Gotzon Uribe

bm50_1.jpg


bm50_2.jpg

 

“Sexo, Misterio y Ternura” deituko da Doctor Deseo bilbotarren disko berria. Apirilean hasiko dituzte aurkezpen kontzertuak.

1986an Bilbon sortzen den taldea da Doctor Deseo, geroztik aldaketak izan dituzte taldeko kideen artean, egun, hasieratik Francis Diez kantaria eta Joxi baxujolea geratzen dira. Beraiei gerora Raúl Lomas teklatujolea eta Txanpi (Hertzainak) baterijolea batu zitzaizkien eta beranduago Aitor “Toro” kitarrajole moduan. Nork ez du dantzatu “Corazón de Tango” abestia behin baino gehiagotan edota hankak eta bihotza mugitu “La chica del batzoki” moduko abesti esanguratsu batekin? bm50_3.jpg

“Gu musikan hasi baino lehen oso popia zen giroa, bereziki Bilbon, bai eta Donostian ere. Gero, punk mugimendura iragan zen guztia. Ildo politizatua zuten talde haiek gainera, Euskal Herriko musikagintzaren zutabeak jarri zituzten. Azpiegiturak garai hura arte hutsalak ziren, indar musikala bezalaxe. Kontzertuak ikustera joaten zen jendearen energia hura ahantzi gabe. Guzti hau gorpuztu zuen Rock Radical Vasco hark” azaltzen du Francis kantariak. Honekin kontutan izan behar dugu Doctor Deseok jorratzen duen pop-rock estiloa beti aldendu izan dela Euskal Herrian momentuan entzun izan den musikarekin, honen adierazgarri da Francis berak askotan kontatzen duen anekdota “gu beste aldean ginen. Bestalde, auzi mediatikoa zegoen; ni, betidanik Mahoma, Eskorbutoko jendea edo MCD-koen oso laguna izan bainaiz!!. Argi dagoena da guztia eraldatzen joan dela urteekin. Zenbatetan ez nuen aipatuko garai hartako honako bitxikeri hau: behin, Bilboko taberna batean goizaldeko 4etan mutiko gazte bat nigana hurbildu eta Jarraikoa zela esan zidan. Lehen maritxukeria bat ginela, baina neskalagunak utzi zionetik izugarrizkoak bilakatu ginen beretzat!. Bitxikeria irudi dezakeen arren, honako hau, beste maila batera igo daiteke, jendeari zerbait indartsua gertatzen zaionean, orduan ohartzen da Polizia barnean duela kolpe ikaragarriak ematen, eta Estatua, berriz, hankartean daramazula, eta jendeari min asko egin ahal diozula, jendeak zuri lez. Orduan beste tankera bateko gauzak ezagutzen hasten zara. Nobioak edo neskalagunak uzten dizunean, lurra ukitzen hasten zara”. Doctor Deseo taldearen disko berria “Sexo, Ternura y Misterio” deitzen da eta inolako presarik gabe grabatua izan da joan den udatik gabonetararte. Lana Francis taldeko buruak ekoiztu du eta Iñaki Antón “Uoho” (Platero y Tu, Extremoduro, Fito y Fitipaldis…) teknikariak grabatu du Muxik estudioetan. Doctor Deseok bere disko guztietan berezkoa duen estilo bat landu du, planteamendu komertzialetatik aldenduz eta berezko bidea eginez. Beste hainbat taldetatik ezberdintzen duten ezaugarri nagusiak bere hitzak dira, testuak egiteko duten trebezia; gauak, sexua, drograk… disko guztietan azaltzen diren gaiak dira. Guzti hau zuzeneko ikusgarri

Disko berriaren aurkezpen kontzertuak honakoak izango dira: Martxoak 28: Plateruena. Durango. Apirilak 05: L’Atabal. Miarritze. Apirilak 11: Rock Star. Donostia. Apirilak 12: Azkena aretoa, Gasteiz. Apirilak 18 eta 19: Kafe Antzokia. Bilbo. Apirilak 26: Tótem aretoa. Atarrabia (Nafarroa). Hona hemen Doctor Deseoren diskografia: 1. Doctor deseo - 1986 2. Tan cerca del cielo - 1989 3. Fugitivos del paraiso - 1992 4. Gotas de dolor... un charco de olvido - 1995 5. Hay cuentos aún por inventar - 1998 6. Atrapado en tu silencio... de incertidumbres y caricias - 2000 7. suspira.. y conspira - 2002 8. Rómpeme con mil caricias cielo, rómpeme - 2004 9. Básicamente lento 2005 (CD+DVD) 10. Detras de los espejos rotos - 2006 11. Sexo, ternura y misterio - 2008

Gotzon Uribe

2008, Apirila 01