Bilboko Aste Nagusia Kafe Antzokian

Kontaizu

bm54_1.jpg


bm54_2.jpg

Iazko kontzertuen bide arrakastatsuari jarraituz, aurten ere Bilboko Kafe Antzokia Aste Nagusian zehar beste gune bat bihurtuko da. Musika programazioa indartsu bat egituratu dute aurtengorako, nazioarteko talde esanguratsuekin. Abuztuaren 16an, larunbata, eta lehen aldiz,

Randy Weston

jazz pianojole iparamerikarra izango da. Gaur egun bizirik geratzen den konposatzaile eta pianojolerik esanguratsu bezain garrantzitsuenetarikoa da, bere garaiari aurrea hartu dion musikaria. Jazz musikatik abiatuta Afrikako doinu eta erritmoen oinordetza hartu du eta honen ikerketan zein lanketan urteak daramatza. Bere musika ulertzeko moduak sintesi bat isladatzen du non jazz musika eta Afrikako ezaugarriak uztartzen dituen teknika berezko batekin. Igandeari dagokionez, Granadatik datorren talde arrakastatsua,

Grupo de Expertos SolyNieve

. Hain zuzen Los Planetas taldearen oinordetza harturta bertako kantaria den Jotaren talde berria dugu honakoa. Beren proposamenaren kontzeptuaren abiapuntuan Espainiako hegoaldeko tradizioa aurkitzen da, modu abstraktu batean isladatua. Estreineko diskoa "Alegato Meridional" deitzen zen, kritika ezin hobeak jaso zituelarik eta 2006ko diskorik hoberenen zerrenda ezberdinetan azaldu zelarik ere. Orain taldea berriz bueltan da "Antiguo y nuevo" diskoarekin.bm54_3.jpg

Astelehen gauerako rock’n’rollak badu bere txokoa. Iparameriketatik

The Cynis

taldea datorkigu bere rock’n’roll eta garage doinuak zabaltzera. Taldea beti mantendu izan da fideltasun haundiarekin beraien musikari, punk-rock eta R&B doinuetan oinarritutako garage-rock estiloa delarik taldea esanguratsu eta ospetsu bilakatu duena. Aurretik Markinako

Aterkings

taldea izango da, hauek ere ospetsu gure artean, bere azken diskoak “Aterqueens” izenburua darama.

Facto de laFe

y

Las Flores Azules

Bartzelonako taldearen pop doinuak izango dira asteartean, momentuko talde arrakastatsua, udako jaialdi haundietan ari dira jotzen. Beren musikari buruz hitz egiterako orduan errefentziak ugari dira, surf doinuetatik abiatuta, pop-rock doinuetan barrena soul musikarearte heltzen dira. Flaming Lips, Beach Boys, The Roots, Dr. Octagon, Yo La Tengo, Serrat edota Marvin Gaye moduko talde eta artistak eragin nabarmena izan dute beraien musikan. bm54_4.jpg

Asteazkenean, mundu mailan ezaguna den

The (International) Noise Conspiracy

talde Suediarra izango da. Eskenatoki gainean saltoka eta korrika aritzen den taldea da berau, punk musikaren, rock'n'rollaren eta soularen bertuteak bereganatzen dituzte publikoa aho zabalik geratuko delarik. Aurretik Bilboko

Capsula

taldea izango da, Martin eta Coni argentinar bikoteak osatzen duen taldea. Jamaikako musika maite duenak ere izango du bere txokoa Bilboko Kafe Antzokian ostegunean, bertan arituko bait dira Black Uhuru taldeko kantaria izandako

Michael Rose

eta Londreseko

Prince Livijah

kantaria.

Kontaizu

2008, Abuztua 01