Berri Txarrak taldea disko berria prestatzen
Berri Txarrak taldea 1994. urtean sortu zen, Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra) eta Aitor Goikoetxea (bateria) musikarien bigarren talde moduan. 1997an aurreko taldea utzi eta Mikel Lopez (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) lagunekin batera Berri Txarrak taldean bateratu ziren. Taldeak dagoeneko bost disko eta dokumental bat argitaratu ditu, guztiak ere euskara hutsean eta orain artean GOR disketxearen eskutik.
2008an Mikel Lopez baxujoleak taldea utzi zuen eta honen ordez David Gonzalezek hartu zuen bere tokia. Hiruko berritua seigarren diskoa prestatzen ari da egun. Lan berri hau 2009ko apirilean grabatuko dute, Chicagoko Electrical Audio estudioetan Steve Albini soinu ingeniari sonatuaren gidaritzapean; honek, Nirvana edo The Pixies taldeen diskoak ekoitzi ditu.
Taldeak hurrengo hilabeteerako kontzertu data berri hauek iragarri ditu:
Otsailak 27: Gasteizko Zinemastea. Vital Kutxa. F. Aretoa. 22:00
Maiatzak 08: Bordils (Girona). 22:00
Maiatzak 15: Santander (Cacicedo de Camargo). Sala Heaven 22:00
Maiatzak 16: A Corunha. Festival -Parque de Santa Catalina-.
Maiatzak 22: Burgos. Sala Coliseum. 21:00
Maiatzak 23: Santana 27. 22:00