Vendetta, Skalarien ondotik

Gotzon Uribe

music_09_03_02

Skalariak talde arrakastatsuaren ondoren zenbait taldekidek sorturiko proiektu berria da Vendetta.

Luisillo Kalandraka eta Javier Etxeberria nafarrek proiektu musikal berri bati ekin diote. Nazioartean intentsitate handiko ibilbidea bizi izan ondoren, proposamen berri bat sortu dute. Enriko Rubiños-ek, Ruben Antón-ek (Skalariak-en azken etapako musikariak) eta Pello Reparaz-ek posible egiten dute posible proposamena. Hamaika hilabetetan esperimentatutako guztiak, estudioko disko berri baten argitalpenari
zabaltzen dizkio ateak: "Vendetta"-ri.

Doinu latinoak maite dituztela nabaria da lan berrian, Tonino Carotone edo garai bateko Mano Negraren eragina azaltzen delarik. Abesti guztiak dantzara bultzatzen duten doinuez daude eratuak eta 11 kantu berri eta bi bertsio egin dituzte, euren eragin musikalen erakusgarri.

Kasuan kasu The Selecter Ingalaterrako taldeak egin zuen "Everyday" abestia eta gerora Hertzainak taldeak "Egunero" izenarekin bertsio ospetsua buru zuena. Bestetik bertsio instrumental bat ere badaukate, Jack Marshallen "The Munster" kantua.

Ska musikan barneratzen den diskoa eta taldea dugu, Skalariak taldearen zaletuek gustuko izango dutena eta musikari gazteek pozik hartuko duten lana.

Esperientziaz beteriko musikariak dira eta musikan jantziak, beraz, ska musikaz gain reggea eta doinu latinoak ere aurkituko ditugu diskoan.

Gotzon Uribe

2009, Martxoa 24