LOR taldeak disko berria plazaratu du

Gotzon Uribe

Elorrioko talde gazteak bere ibilbideko hirugarren diskoa plazaratu du. “Rock Terapia” deitzen da eta taldearen etorrian aurrerapausu berri bat da.

Kimetz Blanco (baxua), Lander Irazola (gitarra eta ahotsa) eta Ramiro Untzetak (bateria) 1998 urtean eman zioten hasera LOR taldeari Elorrion. "Lortuko dugu!" oihukatu eta musika tresnak kolpatzen hasi ziren ume koxkor batzuk zirelarik. Rockaren alde gogorrena lantzen zuen disko freskagarri batekin azaltzen ziren 2003an laukote moduan. Gor diskoetxe nafarrarekin plazaratu zuten bere estreineko lana. Euskal Herri osoan zehar zabaldu zituzten bere abestiak eta handik 3 urtera, 2006an “Bakoitzari berea” izenburupean bigarren diskoa argitaratu zen. Geroztik egundaino aldaketak izan dira taldean eta orain hirukote moduan aurkezten dira “Rock terapia” lan berrian. Melodiaz eta indarrez beteriko abestiak dakartza bilduma berriak. Kimetz Zenitagoia taldeko gitarra joleak Lor utzi zuen beste proiektu batzutean murgiltzeko; hirukote bilakatzeak disko berriko sonoridadean eragina izan du. Hasierako metal doinuak orain rockak bere osotasunean duen sonoridadeagatik ordezkatzen dira, abesti zuzenak, kantu irmoak eta talde baten eboluzioa ikusten dira lan berrian.

Taldea bere disko berria zuzenean aurkezten arituko da datozen hilabeteetan. Hona hemen lotuta dituzten kontzertuen aurrerapen bat:

Maiatzak 14. Iparraldean.
Maiatzak 15. Iruña.
Maiatzak 22. Durango. Plateruena.
Maiatzak 29. Ondarroa. (Kafe Antzokia)
Maiatzak 30. Viana.
Ekainak 12. Gernika.
Ekainak 20. Hatortxurock.

 

lor

Gotzon Uribe

2009, Maiatza 04