Lauroba taldearen disko berria
2008ko otsailean, Tolosako Bonberenean grabatu zuten Karlos Osinaga teknikaria lagun zutelarik "Gauari gauarekin" deitzen zen diskoa. Bertan gai ezberdinak jorratzen zituzten, gauak berarekin dakartzanak batez ere: maitasuna, sexua...
Orain "...Egunarekin iritsi da" deitzen da Laurobaren disko berria. Aurrekoan gaueko istorioak kontatzen bazizkiguten, disko berri honetan bi aukera daude, edo formaldu egin dira , eta lo sakon batek dakarren deskantsu eta freskotasunaren ondorio dira abesti hauek, edo berriz ere gaua luzatu egin zaie, eta egunak harrapatu bitarteko ordu horiek, disko bat osatzeko haina ideia eta bizipen eman dizkiete. Edozein aukera izanda ere, 13 abesti fresko eta zuzenez osatuta dago Lorentzo Recordsen grabatutako talde Donostiarraren lan berri hau. Aurreko diskaren ildo beretik datoz jorratutako gaiak; maitasuna (Egunarekin, Muxu batekin, Beldurrik gabe...) eta umorea ( Nire bizilaguna, Gu, Eskerrak irten nintzen...) ez dira falta bigarren lan honetan ere.