Surfin Kaos. Donostiako rock’n’rolla.

Gotzon Uribe

 

surfin_kaos

Surfin Kaos hirukote donostiarrak "Goizalde Surrealistak" izenburuko disko berria du kalean. Brian's records diskoetxearen eskutik argitaratu dute lana. Bizardunak eta Seiren taldeen lanak ere plazaratu ditu zigilu bizkaitarrak. Inoiz baino freskotasun eta heldutasun handiagoarekin dator Gipuzkoako taldea, lan berria psikodelia, rock'n'roll, surf eta hard rock estiloko ikutu berriak sartu dituzte.

2002ko urtarrilean jaio zen Surfin Kaos taldea. Koldo Soret (gitarra eta ahotsa), Dabid Gil (baxua) eta Ibon Etxebeste (bateria) dira taldekideak. Rock, punk&rolla eta 1960 eta 1970eko hamarkadetako rock soinuak jorratzeko elkartu ziren. Lehenengo lanak 2003ko urrian ikusi zuen argia, "Surfin Kaos" izenburupean.

Bi urtean zehar jotzen ibili ondoren, "Euskalerrian Euskaraz" egitasmorako kantua egin zuten, "25 urte eta gero... Euskalerrian euskaraz", alegia, eta 2005eko ekainean "Bizzionbizzi" grabaketa berria iritsi zen Oihuka diskoetxearen bidez.
Kontzertu eta rock and roll askoren ondoren, taldeak bere hirugarren lana plazaratu zuen: "Tryphyllon". Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin plazaratu zuten lan berri hau.

"Goizalde surrelistak" Surfin Kaos hirukoaren lan berria da; laugarrena, lehen maketa kontuan hartuz. Disko zuzena eta askotarikoa da, Motorhead-en gitarra hiltzaileetatik soul doinuen goxotasunera doana, aurrerapauso polita eman dute donostiarrek lan honekin.

 

 

Gotzon Uribe

2010, Ekaina 29