Hesian. Nafarroatik datozen doinuak
Hesian Sakanan, Nafarroa, sorturiko punk rock talde bat da. Taldearen berezitasun nagusia bi ahots nagusi erabiltzea da, emakumearena eta gizonezkoarena. Letrek, gai sozial eta politiko zein pertsonalak jorratzen dituzte.
Taldea 2006ean sortu zen boskote gisa. Fran gitarra eta ahotsean, Xabi baxuan, Etxebe baterian, Amets ahotsean eta Erik gitarran.
2007ko ekainean euren lehen lana argitaratu zuten, Alberto Porresen eskutik Iruñeako K Estudioetan grabatua.
Orain, urte batzuk igaro ondoren "Borrokatu eta irabazi" lan berria aurkeztu digute, taldearen ibilbidean azkenengo hilabetetan gertatutakoaren isla den diskoa.
2008. urtean "Herriaren Oihua" (Gor 2008) lana plazaratu zuten, hala nola, Euskal Herriko bazter guztiak astindu eta 130 kontzertu eskaini zituzten, zuzenekoak uztearekin batera, taldeak bere egituran aldaketei eusteko paradan aurkitzen du bere burua. Egoera honen aurrean, horixe da taldeak erabaki eta lortu duena: "Borrokatu eta Irabazi". Hementxe dugu emaitza. Hamaika abestik osatutako disko adoretsua. Aurreko lanetan bezala, amorrua eta itxaropena islatzen dute abestiek, oinarri gogor eta azkarrek doinu kantagarriak sostengatzen dituztelarik. Hastapenetan finkatutako norabidea jarraitzen du taldeak, aldaketa esanguratsuak gehitu dituelarik. Disko hau aurrerapauso garrantzitsua da taldearen soinua eta izaeraren sendotze bidean.
Disko berri hau, 2010eko maiatza eta ekaina artean Haritz Harreguy teknikaria lagun izan dutelarik grabatu eta nahastua dute Usurbilgo Higain estudioan. Diskoa taldeak autoekoiztu eta autoeditatu du Creative Commons lizentziapean.