Aurtengo Gorakada 2.0

Gotzon Uribe

aurtengo_gorakada

Beste behin ere, GOR zigiluak hamaikagarrena den bilduma plazaratu du. Bilduma hau zigilu nafarrak lantzen duen musikaren erakusgarria da eta plazaratuko dituzten talde berrien aurrerapena. Billduma "Gorakada 2.0" izendatu dute, bere difusioa ez baita izanen euskarri fisikoan, digitalean baizik.
Bilduma honetan azaltzen diren taldeen artean Bizardunak nafarrak ditugu "Ardo gorri Nafarra" abestiarekin, bigarren diskoa izango dena prestatzen ari diren bitartean aurrerapen honekin datoz. Bildumarekin jarraituz mestizaia eta kulturen arteko nahasketarekiko ofizioa argi uzten dute Vendetta taldeko lagunek "Soy de barrio" abestian. The Sparteens iparraldeko taldea Gor zigilupean dabil ere eta Su Ta Gar taldearen "Jo Ta Ke" abestiaren bertsioarekin datoz. Orain dela urte bat hasi ginen Douglassek eta Mariederrek zuzentzen duten iparraldeko talde honi buruzko lehen singleak ezagutzen. "Jo ta ke" oso adibide ona da rock euskalduneko eta internazionaleko arrakastak ye-ye filtro batetik pasa ostean sortzen duten musika nolakoa den ideia bat egiteko. La Polla, Su Ta Gar, Nirvana edota Faith No More bezalako taldeak pasatu izan dira, besteren artean, twist-irabiagailu honetatik.

Punk doinuak dakartza Memo taldeak eta hardcore melodikotik abiatuta haratago doazen doinuekin datoz Mantisa zarauztarrak "Zoritxarrez irribarrez" abestian. Lauroba, rock psikodelikoa jorratzen duten Electric Riders nafarrak, Valentziako 121 db taldea eta madrilgo Salida Nula ska taldeak osatzen dute Gor zigiluaren bilduma berria.

Gotzon Uribe

2010, Urria 16