Bidehuts. Ekoizpen berriak
Bidehuts zigiluak ekoizpen berriak aurkezten dizkigu udazken honetarako. Iparraldeko Willis Drummond taldeak "Zuzenekoak 02" diskoa plazaratuko du. 2009ko irailan Willis Drummond taldeak Psilocybenean bira amaiera gisa emandako kontzertuaren grabaketa da honakoa. "Zuzenekoak" sailaren bigarren disko honek lapurtarren emanaldia hasieratik bukaerara jasotzen du.
"Amerikanuak", izen bereko dokumentalari egindako soinu banda jaso dute Audience gernikarrek disko honetan. Espreski idatzitako 19 pieza. Herrimina, maitasuna, lagunak... Elko (Nevada) hirian oinarrituriko istorio ederra.
Mursego izenaren azpian Maite Arroitajauregi eibartarra dago eta hainbat talderekin (Lisabö, Anari..) entzun bagenuen ere lehendabizikoz, "BAT (1)" diskoak eta honi lotutako kontzertuek izandako oihartzunak izen propioa eman diote gure eszenan. Orain aurrerako lanaren jarraipena plazaratuko du "BI (2)" izenburupean.
Beredizioari ere tartea egin diote Bidehuts zigiluko lagunek. Lisabö taldearen "Ezarian" jatorrizko edizioaren hamargarren urtemugan, jada deskatalogatua zegoen, orain disko honen berrargitaralpena plazaratuko dute abenduan. LPan (CDa barruan izango duelarik) argitaratuko dute jatorrian Esan Ozenkiren edizioak izandako diseinuari jarraituz. 500 aleko edizio mugatua.
Abenduaren ere argitaratuko dute "Txinaurriak" diskoa, maitasun eta errespetutik bultzatutako proiektua. Mikel Laboaren kantutegi zabalari egindako 19 begiratu bakan. Bidehutsen inguruan bildutako taldeak eta maila goreneko gonbidatuez osatutako zerrendarekin omenaldi izateko burutua.