Bizardunak bueltan dira

Gotzon Uribe

bizardunak
Euskal lurraldeetako kontzertuetan barna ibiltzen direnei ez zaie talde honen izena berria egingo. Hala ere, Bizardunak taldearen ibilbidea nahiko motza da, pasa den urteko maiatzan hasi baitziren kontzertuak ematen.
Urte eta erdi batean, taldeak ibilbide meteoriko bat burutu du, izan ere, bi CD eta CD single bat grabatu dituzte eta ehun eskenatoki baino gehiagotan aritu dira.

Esan behar dugu folk irlandarraren eremutik abiatzen den talde bat dela, euskaraz eta zenbaitetan gazteleraz kantatzen dutela eta guztiaren kontra ekiten duten ereserki pizgarriak kantatzen dituztela.

"En Zugzwang" beraien bigarren diskoko izenburua da. Adierazpen honek xakeko jokaldi jakin bati egiten dio erreferentzia, zeinetan jokalariak, edozein figura mugitzen badu ere, bere egoerak okerrera egiten du.

Bizardunaken bigarren disko hau, hala ere, izenburuak esan nahi duenaren guztiz kontrakoa da. Lehenengo diskoan bertsio andana bat osatu zituzten eta, bigarren honetan, baldar galantak izan arren, konposatzaile eta interprete onak ere badirela erakutsi baitute. Beraz, zaila izango da jokaldi honekin partida galtzea. Cd hoten aurkitzen ditugun hamahiru abestiek norberak egoera animiko bakoitzari abesti egokia aurki diezaioken altxorra osatzen dute.

Gotzon Uribe

2010, Abendua 22