Bbk Live Jaialdiko Izarrak

Gotzon Uribe

coldplay

Indartsu dator aurten Kobetamendin uztailaren 7,8 eta 9an ospatuko den BBK Live Jaialdia. Aurtengoan izar handiak aurkituko ditugu bertan, kartel buru Coldplay, Amy Winehouse eta The Black Crowes taldeak iragarri baitituzte. Ondoan Cristal Castles, Jack Johnson eta The Chemical Brothersizango dituzte besteak beste.

Guztira, jenderik gehien bilduko duen eguna seguraski uztailaren 7a izango da, gau horretan arituko dira Chris Martin, Jon Buckland, Guy Berryman eta Will Champion, Coldplay taldea alegia.

1996an sortu zen Coldplay taldea eta hiru urte geroago 2000. urtean kaleratu zuen "Parachutes" diskoa. 2002an "A rush of blood" lana atera zuten eta honi esker sekulako arrakasta lortu zuen. Garai hartan kontzertu bira handiak egiten hasi zen taldea eta Pop musikaren erreferente nagusietako bat bilakatu zen.

2005ean "X&Y" diskoa kaleratu zuen eta honek kalitatea eta heldutasuna ekarri zizkion taldeari. Azkenik, estudioko azken lana izan zena "Viva la Vida or Death and All His Friends" kaleratzeko Brian Eno ekoizlearengana jo zuten eta disko honekin arrakasta ikaragarria lortu zuten mundu mailan. Une honetan estudioko bosgarren diskoa prestatzen dabiltza eta oraingoan ere Brian Enoren esku geratuko dira ekoizpen lanak.

Guztira berrogeita hamar milioi disko saltzea lortu du azken urteetan Coldplay taldeak eta munduko talde ospetsuenetako bat izatera iritsi da. "Clocks", "In my place", "Fix you" eta "Viva la vida" kantuak, besteak beste, bere jarraitzaileek inoiz ahaztuko ez dituzten abesti bilakatu dira.

Ildo horretan, Bilbon Chris Martinen taldeak eskainiko duen kontzertua oso berezia izango da. Lehenengo aldia izango da talde honek Bizkaiko hiriburuan jotzen duena eta, esan bezala, espainiar Estatuan momentuz eskainiko duen zuzeneko bakarra izango da.

Gotzon Uribe

2011, Urtarrila 26