Audience eta Amerikanuak
Gernikako Audience taldeak "Amerikanuak" soinu bandarako sorturiko konposaketak zuzenean aurkeztuko ditu, "AUDIENCE plays AMERIKANUAK" emanaldian, 2010ean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkezturiko dokumentaiaren irudietan oinarrituta. Taldearen aurreko lanak ez bezala, boskoteak euren abestien konposaketa eta interpretazioari ekin diote zuzeneko irudiekin batera.
"Amerikanuak" (2010) Nacho Reig eta Gorkak Bilbaok zuzenduriko eta izenburu berdina duen dokumentalaren soinu banda da. Audience-k dokumentaiarentzat zuzenean sorturiko 19 kantak, blues, rock eta folk doinutan oinarritzen dira. Dagoeneko ohikoak diren gitarra, biolin, piano eta steel gitarrari, aurretiaz grabaturiko oinarri eta programazioak batu zaizkio, taldearen lehen lan luzearen antzera, eta esperimentaziora eramaten ditu erritmo tradizioanalak. Musika amerikarraren erroak eta aukera berrien bila joandako pertsonen istorioek bat egiten dute, kutsu bereko oinarri duten irudi eta kantuetan, joan etorriko bidaia balitz. Gernikako boskoteak Jose Lastra ekoizlearekin grabatu du "Amerikanuak" soinu banda, aurretiaz "Some Lovely Hands On Dry Skin" (2001) eta "Second Hended" (2002) diskoekin egin zuen modura. "Amerikanuak", Donostiako 58. Nazioarteko Zinemaldian aurkeztua izan da premier-ean Zinemira atalaren barnean. "Amerikanuak" bIDEhUTS plataformapean argitaratua dago.