Skatu
Skatu Iruñerriako 8 gaztek osatutako musika taldea da. 2007an kantak sortzeari eta kontzertuak emateari ekin zioten, harrera oso ona jasoz eta orduz geroztik, ez dute atsedenik hartu. Italian eta Eslovenian ere kontzertuak eman izan dituzte, bertakoek ere haien musikarekin disfrutatuz.
Aldarrikapen eta kritika hitzak nagusi dira Skaturen kantetan, betiere inguruko bestelako gaiekin tartekatuz eta hortaz, parranda piztu ez ezik gaur egungo lokarturiko jendarte honetan kontzientziak astintzea ere haien nahia da.
2008ko abenduan, 12 kantaz osatutako lehenengo diskoa izan zena kaleratu zuten, "Zortziak bat!" eta orain bigarren diskoa aurkeztera datozkigu.
"Izana izanen" Skatu taldearen bigarren diskoa da. 14 abestiz osatutako disko honekin, taldeak bere erritmo biziei jarraipena ematen die, estilo ezberdinetako kantak osatuz. Era horretan, haizeak nagusi badira ere, rock edota punk doinuei ere tartea irekitzen diola, betiere estilo bakar batean sailkatu eta mugatu gabe.
Kantetan, letrek ere pisu handia daukate, izan ere mezua helaraztea eta kontzientziak astintzea Skaturen helburuetako bat da. Horrela, Palestinaren
aldeko kantuak, torturaren kontrakoak, euskararen aldekoak edota presoen egoeraren inguruko kantuak, baita egungo sistemaren aldaketa eta iraultza aldarrikatzen dutenak ere, kutsu umoretsu baina kritikoko bestelako abestiekin ere bat egiten dutela, "Nikasio" edota "Dolarren kolorekoa" bezalako abestiak hain zuzen ere. Euren inguruko gaiek ere letretan isla nabaria dute, "Sexua sua" edota "Bizitzaren bideak" abestiek argi uzten duten moduan.
Diseinua, asko zaindu duten beste aspektu bat izan da. Era horretan aurreko diskoarekin bezala,honekin ere emaitza pozgarria erdietsi dute, diseinu zaindu eta txukun bat kaleratuz, taldearen zaerarekin guztiz bat datorrena.
Diskoa MusikHerria diskoetxearekin kaleratua izan da, baloreen krisialdi honetan ere, musika askea eta herriaren esku egongo den kultura sortu nahi izan baitute, inongo mugarik gabekoa.