Bidehuts zigiluaren sorta berria
Inoren Ero Ni, Xabier Montoia, Jupiter Jon eta Lisabören disko berriek ikusiko dute argia hemendik abendura bitartean.
Inoren Ero Ni taldea berriz dugu bueltan, "Fregoli" deitzen da beraien estudioko laugarren lana. Zigiluaren esanetan "alde askotarikoa, aberatsa, ausarta... inolako aurrejuzkurik gabe egindako lana da", Andoaingo Garate estudieoetan taldeak Martxel Arkarazorekin batera grabatu du diskoa. Lan hau urrian plazaratuko dute. Azaroan etorriko da Juniper Jon taldearen estreineko diskoa "Pleistozenoko Astelehenak" izenburuarekin. Aurretik Gabon Caligula deitu zen taldearen estreinako lan luzea izango da honakoa.
Xabier Montoia idazle eta musikariaren berririk gabe denbora luzez egon gara. Hamar urte beteko dira 2012an Xabier Montoiak azkenekoz disko bat kaleratu zuela. Lan berri honetan Eten eta Le Noise taldeko Ibon Rodríguez eta Maite Arroitajauregui -Mursego- izan ditu bidelagun. Diskoaren izenburua: "Montoiaren Mundu Miresgarria" eta azaroan kalean izango da.
Azkenik rock zaletuen artean gogotsu itxaroten den taldearen lan berria edukiko dugu esku artean abenduan. Lisabö taldea berriz bueltan da. "Ezlekuak" bira amaitu eta atseden tarte luze baten ostean indarberriturik dator taldea. Ionyuk taldea laga eta Xabi Zabalak hartu du baxua. Taldearen seigarren lan hau, oraindik izenbururik ez badu ere, Martxel Mariskalen hitzekin ari dira osatzen iraila eta urrian Garate eta Irun artean.