Mikel Urdangarin eta bere 15 urteak
Euskal Herriko kantagintzan berezko izena duen gizona da Mikel Urdangarin. Benito Lertxundiren ondorego moduan izendatu dute zenbait adituk, beste batzuek hori asko esatea dela diote. Kontuak kontu, bere lekua lortu du Mikel Urdangarinek. Kantugile eta kantari moduan 15 urteko ibilbidea bildu du zuzeneko disko bikoitzean.
Joan den urteko abenduaren 30ean Bilboko Kafe Antzokian grabatu zuen diskoa. Antzokia lepo bete zen eta publikoa eta artistaren arteko hartu emana erabatekoa izan zen.
Gau haretan gertatutakoaren islada ederra da disko hau. Bere ibilbide osoari errepasoa egin zion eta diskoan azaltzen dira hainbat abesti zaharren berinterpretazioak ere. Bi ordu eta erdiko kontzertua izan zen eta diskoa ere hala da. Fin dabil zornotzarra eta argi eduki du beti gau haretako une bereziak diskoan agertu behar zirela. Horrela entzuleak pausoz pauso eta kantuz kantu entzungo du Mikel Urdangarinen zuzeneko hura. Abestiek, modalketek, musikariek eta sonoridadeak entzulegoarekin bat egiten dute diskoan.
Abesti ezagunez gain, musikarien aurkezpenak, abestien azalpenak eta abeslariaren burutazioak agertzen dira. 2003an, "Txikiegia Zaharregia, agian" diskoa burutu zuten beraiek, jarraitzen dute abeslaria laguntzen bere disko eta kontzertuetan, horregatik jaso nahi izan du zuzeneko disko bikoitz honetan bandak azken urteotan lortu duen soinua.