Esne Beltzaren berriena

Gotzon Uribe

esne_beltza_galder_izagirre_1287517382

Euskal Herriko gazteriak hainbatetan dantzatu izan du, etengabe, bere kantuekin. Azken urtean Esne Beltza taldeak izan duen gorakada nabarmena izan da, milaka zaleturengana heltzea lortu dute, eta hori gaur egun sekulako lana izaten da. Ska, balkanetako musika, doinu latinoak eta dantzarako musika alaia. Guzti hau eta zuzeneko bizi eta erakargarria eskeintzen du taldeak, dantzara bultzatzen duena eta parranda girora bete betean daramana.

"Freedom 3 Kolpetan" deitzen da beraien disko berria, lan bikoitza da eta bi euskarritan aurkezten dute, bata DVD-liburuan -kopia mugatuak- eta bestea CD-liburuan.

Hamabost abesti sartu dituzte bertan, zortzi berriak eta gainontzekoak remix-ak, riddim-ak eta kantu zaharren bertsioak dira. Horrekin batera, DVD bat ere egin dute, 2009an Japoniako Fuji Rock jaialdian, 2010ean Durangoko Plateruena kafe antzokian eta aurtengo udan Donostiako kaian egindako hiru kontzertuak biltzen dituena.

Gerra Hotzaren garaiko film umoretsu batekin bildu dituzte hiru kontzertuak DVDan, zuri- beltzeko irudiak eta agertokietakoak tartekatuz.

Esan behar da ere hainbat talderengan inspirazioa ere izan direla, kasuan kasu, Ze Esatek edota Itziarren Semeak ere -bakoitza bere estiloan eta bere ezaugarriekin- tronpeta, kitarra eta bateriak uztartzen eta dantzara bultzatzen duen musika osatzen dabiltza, zorte onarekin gainera.

Gotzon Uribe

2011, Abendua 11