Travellin’ Brothers talde bizkaitarra Menphisera
Azken boladan rock eta blues zaletu askoren ahotan dabilen taldea da Travellin' Brothers. Leioako taldeak berriki lan berria plazaratu du, cd eta dvd euskarrian. Orain Euskal Herriko ordezkari moduan AEBatuetako Tennessee estatuan dagoen Menphis hirira bidaiatuko dute, bertan urtero antolatzen den 'International Blues Challenge 2012' jaialdian parte hartzeko.
Izen bereko jaialdiak urtero antolatzen duen jaialdia da hau, bertan munduko blues talderik hoberena aukeratzeko. Lehiaketa bat non 200 taldetik gora parte hartuko duten, mundu osoko leku ezberdinetatik joandako taldeak. Jaialdia urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra bitartean ospatuko da eta seguraski Leioako taldeak biziko duen esperientziarik zirragarrienetako izango da Menphisen izatea, bluesaren sorterrian.
Bertara joateko aukera "Road to Memphis" lehiaketan suertatu zitzaien, Hondarribiko Blues Jaialdiaren eskutik, zein 'International Blues Association' elkarteko kidea da eta bertan antolaturiko banden leian Travellin' Brothers taldeak irabazi zuen.
Lehen aldia da Euskal Herriko talde bat Menphis hiriko blues jaialdi batean aritu dena. Travellín' Brothers taldeak blues doinu sakonak, indartsuak lantzen ditu. Blues musika haratago eramaten dute jazz, swing eta soul doinuekun ornituz. Urtarrilean Bilboko Kafe Antzokian jo dute, aretoa lepo bete zuten eta eszenatokian giro ezin hobea sortu zuten.