“Amor, Odio y Ruido”. The Kluba taldearen berriena
Skalariak taldearen buru izandako Juantxok bere bigarren diskoa plazaratu du bere talde berriarekin. Iruñako semea da Juantxo baina badaramatza urte batzuk Kataluniako Reus hirian bizitzen. The Kluba bere talde berriaren 2. diskoa da honakoa eta Maldito records zigiluarekin plazaratu dute. 12 kantu bero eta energiaz beteak dakartza diskoan non jamaikar ska estiloa rock'n'roll doinuekin uztartzen da.
"Amor, Odio eta Ruido" Garate estudioetan (Andoain, Gipuzkoa) grabatua izan da Kaki Arkarazo, Martxel Arkarazo eta Triku Villabellaren eskutik.
Disko berriak aurreko estreineko lanean erakutsitako doinuen bidea jarraitzen du. Dantzara bultzatzen duten abestiak dira, beti ere konpromosioa azaltzen duten hitzekin josiak.
Skalariak taldea desegin ondoren Juantxok bere bakarkako ibilbideari ekin zion. Katalunian dagoen ska musika eszenan murgildu, lagun sorta bildu eta taldea osatu zuen. Rock doinuak beti maite izan ditu eta rocksteady, reggae edota ska doinuekiko zaletasuna izan da bere musika ibilbidea bereizi izan duena.