Rock doinu gazteak Enkore taldearen eskutik
Bilboko Errekalde auzotik datoz hardcore melodiko doinu bizi eta alaiak. Enkore taldeak "Faktore komunak"bere estreineko diskoa plazaratu du. Enkore talde gaztea da. Estreineko lan Baga Biga diskoetxeagaz argiratu dute, hala ere aurretik badituzte bi disko labur (EP) non bere gogoetak ondo isladatzen diren. "Multiplo komunetako txikiena" eta "Zatikatzaile komunetako handiena" deitzen ziren lan haiek eta disko berria bi hauen jarraipen bezela azaltzen da.
Taldea gaztea da, 2009ean sortua. Handik urte betera Gaztea irratiak urtero antolatzen duen maketa lehiaketan irabazle suertatu ziren. Taldekideen gaztetatsuna nabaria da abestik sortzerako orduan; energia, bapatekotasuna, ondo pasatzeko helburua...Estiloari dagokionez punk eta rock doinuak badaude eta gaur egungo hainbat taldearen oiartzuna ere nabaria da. Orotara hardcore melodikoa dute hizpide.
Laukoteak Bilboko Beardstudiosetan grabatu du diskoa Borja Muro eta Javi Peña lagunen laguntzarekin.
Diskoa biribiltzeko kolaborazio ezberdinak izan dituzte, hala nola, Zea Mays taldeko Aiora Renteria "Muxurik muxu" abestian azaltzen da, Aitor Uriartek (Latzen, Sen eta Une) "Hiru akordetan" kantuan abesten du eta Laia taldeko Juanmik "Itsasoaren bestaldean". Lor edo Kauta moduko taldeek irekitako bidean bere txokoa lortzeko aukera duen taldea da Enkore.