Doctor Deseoren disko berria

Gotzon Uribe

doctor-deseo-01

"Al amanecer seguir soñando" deitzen da talde Bilbotarraren lan berria. Doctor Deseoren ibilbidean 13. diskoa da honakoa eta ametsen munduari erreparatzen dion kantu bilduma aurkezten digute, amets egitera bultzatuz. Lan berria Baga Biga diskoetxearen eskutik plazaratu dute eta grabazioaren ardura Cesar Ibarretxe teknikariak hartu du Mungiako Gaua estudioetan.

Lan berri honetan arte eta literatura munduko hainbat lagunek parte hartu du. "Talde lanean" egindako disko-liburua dela diote. Bertan, Kirmen Uribe, Edorta Jimenez, Itziar Ziga eta Bernardo Atxagak lau kontakizun labur idatzi dituzte. Idazleen testuez gain, Cristina Alfaro, Oier Ituarte, Jesus Mari Lazkano eta Roscubas anaien irudiak ere ikus daitezke, besteak beste.

"Al amanecer seguir soñando" diskoaren aurkezpen kontzertuei dagokienez, Martxoaren 21 eta 22an Bilboko Arriaga antzokian izango dira eta 24ean Donostiako Viktoria Eugenian.

 

Gotzon Uribe

2012, Martxoa 18