Sharon Stoner. Berpizkundea

Gotzon Uribe

sharon

Sharon Stoner talde Oñatiarrak bere hirugarren lan luzea, "Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak" kaleratu du. Iñigo Ibarrondok (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketak (kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria), Iban Yanizen gidaritzapean indarrez eta melodiaz beteriko lana 2011ko martxoa eta uztaila bitartean, Iruñako Sonido XXI estudioan eta Oñatiko Musika eskolan grabatu zuten.

2008ko "13 taupada" diskoaren ondorengoak argi eta garbi erakusten du hirukoteak ildo beretik jarraitzen duela, abesti pisutsu eta melodia zirraragarriak jorratzen. 2001ean sorturiko taldeak lan labur bat eta 3 diska luze kaleratu ditu. Hamar urteko ibilbidean hainbat lehiaketa irabazi (Danbaka 2004, Bilbo hiria 2006 Euskal talde onena) eta hainbat talde garrantzitsurekin eszenatokia partekatu ondoren (AzkenaRock 2006, Berri Txarrak, Sorkun...) Sharon Stoner berriro errepidean da.

Oñatiko taldearen lan berria esperientziak ematen duen abantailarekin jokatzen du taldeak. Abesti sendoak, itxiak, biribilak eta landuak dira.

Stoner-rock estiloan mugitzen den taldea dugu, hau da, baxu indartsu eta ilunak, erritmo gordin eta pisutsuak melodia zorrotzekin batzen dituen estiloa da. Disko berri honetan taldeak gehiago landu ditu abestien tempoa eta intentsitatea ere. 70. hamarkadako rock talde esanguratsuetan aurkitzen dugu taldearen inspirazio iturria, hala nola 90. hamarkadan Estau Batuetan sortu ziren rock indartsua jorratzen zuten talde ezberdinak ere gustoko dituzte.

Taldea hirukotea izanik nabarmendu behar dugu zuzenean lortzen duten indarra eta intentsitatea esanguratsuak direla.

Gotzon Uribe

2012, Maiatza 22