Leihotikan. Estiloari fidelak

Gotzon Uribe

leihotikanpromo

Etenik gabeko soka bat dirudi Leihotikan nafarren ibilbideak. Musikagintzan krisia gero eta nabariagoa den garai hauetan, nafarrek bere estiloari fidel jarraitzen diote, zintzotasunez eta militantziaz jokatuz. Hardcore doinuak izan dituzte bidelagun azken urte guzti hauetan.

Sei urte pasa dira estudioko azken diskoa argitaratu zutenetik. Haien ibilbidearekiko eta jarrerarekiko fidelak: presarik gabe eta ziztu bizian, itzelezko hamabost abestirekin datoz. Abesti landuak, zehatzak eta Lehiotikan taldearen mundua nabarmen azaleratzen dutenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe.

1998. urtean plazaratu zuten beraien estreiniko diskoa, "Hemen ez da ezer aldatzen" izenburu esanguratsuarekin. Orain, 14 urte beranduago gauzak aldatu dira, asko.

"Harold" deitzen da beraien disko berria eta lan honetan nabarmen azaltzen dute urteek emandako esperientzia. Disko sendoa da, abestiak ondo egituratuak daude eta estiloan sakondu dute. Taldearen jarraitzaileek gustora hartuko duten diskoa da honakoa.

 

Gotzon Uribe

2012, Ekaina 25