Kafe Antzokia Aste Nagusian. Musikaz Blai.

Gotzon Uribe

El Columpio Asesino

Kafe Antzokiak aurten 6. urteurrena betetzen du "Kafe Antzokia Aste Nagusian" egitasmoa burutuz. Bilboko erdiguneko musika jarduera sendotzeko asmoz 2007 urtean sortu zen egitasmoa, erreferentzia garrantzitsua bilakatu da zuzeneko musikaren maitaleentzako Aste Nagusian.

Kafe Antzokitik sustatu izan nahi da, kalean egiten diren ekitaldietaz gain, jaietan ere badagoela areto itxietara joaterik programazio egoki bat antolatzen bada.

Aurtengo egitarau abuztuaren 18an hasiko da Ana Curra kantariaren emanaldiarekin, abuztuaren 23an, osteguna Bigott eta Hola A Todo El Mundo taldeak arituko dira. Pop eta rock musikaren irakurketa berezi bezain pertsonala egiten du Bigott abeslariak. Abesti solteak, melodia ederrak eta erritmo biziak nabarmentzen dira bere kantagintzan.

Bestetik, folk, psikodelia eta rock doinuak ederki uztartzen dituzte Hola A Todo El Mundo taldeak. Hurrengo egunean, ostirala, Belako Mungiako talde gaztea izango da, pop eta doinu elektronikoak uztartuz, ondoren El Columpio Asesino nafarrak izango dira; momentuko taldea. Astea bukatzeko, rock'n'roll doinuak nagusi, batetik Bartzelonako Mambo Jambo taldearen doinu bizi eta dantzagarriak Bilbon izango ditugu eta beraiekin batera Travellin' Brothers Leioako taldea. 16 lagunek osaturiko "big band" honen eragin musikalen artean blues eta soul doinuak aurkitzen ditugu.

Gotzon Uribe

2012, Uztaila 24