Elkar diskoetxearen udazkenerako nobedadeak
Uda atzean utzita, hainbat artisten diskoak argitaratuko dituzte datorren udazken eta neguan. Estilo ezberdinak jorratzen dituzten talde eta musikarik aurkitzen ditugu zigilu donostiarraren apostu berrietan.
Datorren Urriaren 4ean plazaratuko da Xabi San Sebastian Band taldearen "Erraiak" diskoa. Donostiarrak rock doinuak ditu hizpide bere lan berrian. Bestetik, "Xirimiri" diskoarekin Oskarbi talde Donostiarra bere jatorrietara itzuli da. Herri kantak eta euren sormeneko konposizioak eta letrak tartekatzen dituzte.
Betagarri taldearen "Zorrino Argiak" disko berria ere kalean ikusiko dugu Urriaren bukaeran. Hogeita hiru abestiz eta hainbat gonbidatuz osatutako disko bikoitza da oraingo hau.
"1992-2012 All Stars" deitzen da Gozategi taldearen 20 urteko ibilbidea laburbiltzen duen lana. Taldeak urte hauetako errepertoriotik aukeraketa berezi bat eskeintzen digu. Bere abesti ezagunenak birgrabatu ditu Mikel Irazokiren zuzendaritzapean.
Bestetik haurrentzako zuzenduriko disko bilduma ere argitaratuko da, "Bi Begi Ikusteko...Bi Belarri Entzuteko". Azaroaren erdi aldera "Ez dugu Etsiko", Gorka Knörr kantariaren disko berria izango dugu. Gorkaren errepertorioko abestirik adierazgarrienek osatzen dute bilduma, hasi "Txalaparta" diskotik eta Lluis Llach-en "L'estaca" diskora bitartekoen aukeraketan oinarritua
"Xiberoko Sutondoan" izenburupean eta DVD euskarrian etorriko da Dominika eta Niko Etxart eta Robert Larrandaburu elkartzen dituen lana. DVDak Dominika Etxart Nikoren aitari eskainitako omenaldia izan nahi luke. DVD honek Etxart familia mahai baten inguruan bildu du beraien kanta ezagunen eta beste batzuen errepasoa egiteko.
Azkenik, azaroaren bukaeran, CD eta DVD euskarrian "Gu Gara Ze Esatek!" lana aurkeztuko da. Donostiako Piratak kolektiboaren X. urteurrenaren egunetan Ze Esatek! taldeak, Donostiako Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 13ko gauean eman zuen kontzertua grabatu egin zuten, orain hemen argitaratzen da.