Gaztelupeko Hotsak. Uzta berria.
Udazkenarekin batera euskal diskoetxeek berain ekoizpen berriak aurkezten dizkigute. Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigiluak, krisialdi ekonomikoari albo batetik begiratuta, apostu sendoa egiten du hainbat disko berri eta nobedade plazaratzearekin.
"10 Trio biolin, piano eta akordeoirako" izenburuarekin plazaratuko du Joserra Senperena donostiar musikariak bere lan berria, ganbera musika proiektua. Doinuak hartzen du protagonismoa hemen eta hiru instrumentuen arteko elkarrizketa musika klasikora gerturatzen da.
Pere Mallén, Sergio eta Pablo Bárez del Cueto musikariek osatzen dute Mallen Trio proiektua. Hauen ekoizpen berria "One Shot" deitzen da, blues doinuetatik abiatuta rock eta soul musika batzen ditu.
Bestetik, swing eta blues erritmoak maisuki jorratzen dituen Leioako Travellin' Brothers Big Band taldeak euskarri txikoko EP bata aterako du gabonetarako. Bertan Euskal eta Amerikar Gabonetako kantu batzuen bertsio bereziak azalduko dira Swing & Blues erara moldatuak.
Bluesari lotuta bizi dira Blues & Deckers Asturiaseko laukotea. Gaztelupeko Hotsakek "Stealin' the Blues" lan berria plazaratuko du. Blues doinuak modu tradizionaletik haratako eramaten saiatzen den taldea.
Capsula Bilbotarrek David Bowieren omenez egindako "The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars" diskoa plazaratuko dute. 1972an grabaturiko disko klasikoaren interpretazioa egiten du Capsula taldeak. New York-en grabatua eta dokumental bereziarekin batera argitaratuko den lana.
Marcos Coll musikaria Gaztelupeko Hotsakeri lotuta egon den musikaria izan da. Los Reyes del K.O bere proiektuan murgilduta, oraingoan Los Mighty Calacas talde berriarekin dator. Bera eta beste 3 lagun mexikarrek osaturiko taldea da eta "Hot Pelucho Sounds" estreineko diskoan funk-rock, cumbia, jazz edota Mexikoko zenbait doinu tradizional antzeman ditzakegu.