Bilbao BBK Live 2013. Talde berriak.
Badoa uztailean Bilbon ospatzen den jaialdia egituratzen. Iragarritako Depeche Mode, Green Day eta Kings Of Leon kartel buruei oraingoan beste hainbat talde gehitu zaizkie.
Horrela, datorren uztailaren 11, 12 eta 13an Kobentamendin nazioarteko artista ezberdinak ikusteko aukera izango dugu. Fatboy Slim, The Hives, Biffy Clyro, Alt-J, Toy, Standstill, Miss Caffeina, Fuel Fandango eta Banda de Turistas dira berriki kartelera gehitu direnak.
Fatboy Slim Dj produktore ezaguna da. Musikaria ere, elektronikaren esparruan. 90. hamarkadan aurkitu zuen formulak ospe handia eman zion: hip hop, breakbeat, rock eta rhythm and bluesaren nahasketa. Honen ondotik Suediatik datorren rock'n'roll talde indartsua arituko da: The Hives. "Lex Hives" deitzen da taldearen azken diskoa eta beraien kantutegi erakargarria ospetsu bilakatu da.
Eskoziatik etorriko da Biffy Clyro taldea, hauek bigarren aldiz izango dira Kobetamendin. Zuzeneko indartsu bezain ikusgarria daukate eta oraingoan "Opposites" diskoa aurkeztera etorriko dira.
Alt-J eta Toy. Britainia Handiko indi rockaren sentsazio berriak dira. Sarrerak agortu dituzte Ingalaterrako areto handi ezberdinetan. Hauek ere bere lan berriak diren "An Awesone Way" eta "Toy" diskoa aurkezten arituko dira.
Standstill Kataluniatik, Miss Caffeina eta Fuel Fandango eta Banda de Turistas Argentinatik etorriko dira. Hauekin batera aurretik iragarritako Editors, Two Door Cinema Club, Delorentos, L.A, We Are Standard eta Delorean taldeak arituko dira.
Sarrerren prezioari dagokionez eskaintza berezi bat da urtarrilaren 22ra arte, non 3 egunetako bonoa 95 eurotan eros daitekeen. Salmenta puntuari dagokienez, honako lekuetan erosi daitezke sarrerak: BBK kutxazainak, www.bbk.es edo 944 310 310 telefonoan, Red Ticketmaster, www.ltinews.net, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, Halcón Viajes bulegoak eta www.atrapalo.com