Anari eta Estankona elkarrekin

Gotzon Uribe

Anari bukowskiaurrean web

Datorren urtarrilaren 24ean izango da zita Bilboko Kafe Antzokian. Azkoitiako kantaria eta Igorreko Borja Estankona elkarrekin ikusteko aukera izango dugu.

Denbora dexente igaro da Anari bere talde osoarekin Bilbon azkenengoz aritu zenetik. Berezkoa duen kantagintza sortu du Anarik. Abesti sarkorrak, energiaz eta indarrez beteak.

Bestetik, Borja Estankonak gidatzen duen "Estankona" taldeak disko berria aurkezten digu. "Fruitua" izena jarri dio.

Bere estreineko lanean bezela "Estankona" (2011), Jimmy Arrabit du kide baterian eta Itsaso Etxebeste baxuan.

Bere kantugintzan beti aurkitu izan dugu soinu eta hitzen joskera berezi bat. Magia hori mantenduz, "Estankona" sendoago datorkigu eta bere musikaren eremuak zabaldu egin dira.

Lan berrian askotariko hamaika pop eta rock kantu "koloretsu eta bizizale" bildu dituzte, Estankonaren nortasun zeinuei, malenkoniari eta tentsioari bizkarra eman gabe. Disko berria aurkezteko zuzeneko emanaldiekin hasi dira dagoeneko.

Kafe Antzokian eskeiniko duten kontzertura iluntzeko 21:30etan hasiko da eta sarrerak 6 euro balio dute aurresalmentan eta 8 euro txarteldegian.

Gotzon Uribe

2013, Urtarrila 01