Anai Arrebak. Dantza egiteko prest.

Gotzon Uribe

Anai Arrebak

Pasaia aldetik datorkigun taldea da Anai Arrebak. Besteak beste, Jousilouli, Naizroxa, Trigger Travis eta Xikinkei taldeetan ibilitako musikariek osatzen dute Anai-Arrebak. Musika eszenan lagun zaharrak ditugu pasaiatar hauek, hots, musikari eskarmentatuak, nahiz eta dakarten proposamena nahiko berritzailea den: disco doinuak, punk eta rockarekin uztartuz.

Dantzalekura zuzenduriko bederatzi kantu bildu dituzte bere lan berrian. Cd euskarrian plazaratzen duten lan txukuna eta diseinu berezi bat dakarrena. Tolosako Bonberenea Ekintzak zigiluarekin plazaratu dute diskoa.

Disco musika, funk eta soula batez ere, baina baita rock, techno-popa eta bestelako doinuak aurki ditzakegu hemen. Hala nola, esan 80. hamarkadara etengabe begiratzen dion taldea dela. Bai abestiak sortzerako orduan erabiltzen duten egiturarengatik eta baita aurkezten duten jarrera estetikoarengatik ere.

Proposamen berria, arriskuak hartzen dituena eta euskal musikari beste estetika eta ikuspuntu musikal bat eskeintzen diona.

Gotzon Uribe

2013, Urtarrila 01