Capsula taldearen disko berria

Gotzon Uribe

Capsula New York

Capsula Bilboko hirukotearen disko berria Tony Visconti ekoizle ospetsuak ekoiztuko du datorren uda hasieran.

New York hiritik datoz berriak. Capsula Bilboko taldea AEBatuetan dabil biran. "Solar Secrets" deituko da taldearen lan berria, aurreko "In The Land of Silver Souls" diskoaren ondoren etorriko dena. Datorren udarako plazaratuko da diskoa New York hiriko Krian Music Group ekoiztetxearen eskutik. Visconti jaunak ekoiztu eta nahastuko ditu Capsula taldearek garage-rock eta doinu psikodelikoak.

Tony Visconti egunotan notizia da, bera izan bait da David Bowieren itzulera ekarri duen diskoaren arduraduna. "The Next Day" urteetan David Bowik plazaratzen duen lehen lana da. Martin Guevara (ahotsa eta kitarra), Coni Duchess (ahota eta baxua) eta Nacho Martinek (bateria) osatzen duten taldearen inguruan hitz ederrak esan ditu Viscontik: "Capsula benetako rock'n'roll hirukotea da, musikari onak dira eta abesti ederrak egiteko gaitasun berezia dutenak. Gogotsu nago estudioan elkarrekin aritzeko".

Diskoa Kentuckyn aurkitzen den Lexington hiriko Saint Claire recording estudioan grabatuko da. Viscontiren gidaritzapean Capsula taldeak sonoridade ezberdinekin lan egingo du, hala nola hegoamerikako garage-rock doinuak, psikodelia eta doinu latinoak izango ditu lan berriak. Taldea ezagun bilakatu duen sonoridadea bertan izango da, rock'n'roll doinuak dituzten gitarra zorrotzak, bateria doinu indartsuak eta ahots zainduak.

Egun Capsula taldea AEBatuetan zehar dabil biran Os Mutantes Brasileko taldearekin batera.

Gotzon Uribe

2013, Martxoa 25