“Ez da amaiera” Gariren berriena

Gotzon Uribe

gari

Hertzainak taldeko kantaria izandakoak lan berri aurkezten digu.

Musikariaren ibilbidean bakarka plazaratzen duen 7. diskoa da "Ez da amaiera" lan berria.

Elkar diskoetxearen eskutik argitaratu du diskoa. Izenburu esanguratsua jarri dio Garik bere abesti bildumari, erreinbidakzio kutsua ere somatzen delarik. Diskoa rock estiloan murgiltzen da, naiz eta batzutan mugan aurkitu, sonoridade berriei irekita eta esperimentazio neurtu bati ere ateak zabaltzen dizkio kantariak.

Berrizko Lorentzo records estudioan sortu eta burutu ditu konposizio lanak, bertan Miguel Moyano (gitarra, programazioak, teklatua) eta Borja Barrueta (perkusioa) musikariak lagun izan ditu. Aitor Ariño soinu teknikaria izan da arduradun Gariren abesti berriak grabatu eta nahasteko ere, hala nola zuzeneko emanaldietan ere bera arituko da teknikari moduan.

Zuzenean eskeini behar dituen kontzertuei dagokionez bikote formatua arituko dira. Moyano eta Gari izango dira diskoa defendatuko dutenak jendearen aurrean.

Diskoan datozen hitzei erreparatuz, hainbat idazleen laguntza izan du abeslariak, hala nola, Kirmen Uribe, Jon Maia, Jon Benito, Jose Luis Padron edota Fermin Etxegoien bera.

Hauek dira zuzenean ikusteko programaturik dituen kontzertuak:

Apirilak 11: Arrasateko Gaztetxea

Apirilak 27: Ondarruko Kafe Antzokia

Maiatzak 10: Donostiako Victoria Eugenia antzokia

Maiatzak 24: Basauriko Social antzokia

Ekainak 8: Altsasuko kultur etxea

Gotzon Uribe

2013, Martxoa 25