Eñaut Elorrieta bakarka.
KenZazpi taldeko kantaria bakarkako diskoarekin estreinatzen da. "Deserriko kantak" deitzen da diskoa, lan kontzeptuala. Deserria, ez-lekua den kontzeptutik abiatuta, forma eta izkin ezberdinetatik begiratzen dio Eñaut Elorrietak. Horretarako, bereaz gain, hainbat idazle eta poetaren lumaz baliatu da. Haietariko batzuek euren azalean bizi izan dute deserri politikoa (Joseba Sarrionandiak edo Joan Oliverrek, kasu); beste batzuek deserri poetikoari idatzi diote (Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga...). Gai soziala bezain intimoa den deserria berea egin du Eñaut Elorrietak, hitzekin eta musikarekin lur zati bizigarri bat zedarritu nahian.
Kantuei dagokionez estudio lan sendoa azaltzen dute. Produkzioa zabal batekin buruturiko abestiak dira, detaileak, instrumentazioa, soinu efektuak...kantuen nortasunean berebiziko garrantzia hartzen dute detaile txiki ezberdinak azaltzen dira disko osoan zehar.
Zuzeneko emanaldiak ere diskoa bezain zainduak eta bereziak izango dira, soilean basatiak. Norbere baitako kartografietan bidaiatzera gonbidatuko dute entzulea, gogoeta eraginez norbere aberriaz eta atzerriaz, norbere emozioen geografiaz.