Barricada taldearen bukaera

Gotzon Uribe

Barricada

Musikaren historian taldeak sortu, bilakatu eta bukatu egiten dira. Barricada nafarrek soberan lortu dute beraien izena hemen egindako rock musikaren goreneko lekuetara eraman izana. Orain Ibi, Alfredo eta Bonik Barricada taldeari berezko bukaera ematea erabaki dute.

Txantreako taldeak azaroaren 23an emango du bere azken kontzertua Iruñeako Anaitasuna polikiroldegian.

Banaketa honen atzean ez da egon ararozik ezta "rollo" txarrik ere ez. 31 urtetako ibilbidea eta tartean 24 disko plazaratu dituzte.

Azken bi urteetan ezustekoak bata bestearen atzetik etorri dira. 2011ko abenduan, El Drogas eta Barricadako gainontzeko kideen dibortzioa publikoa egin zen. Gutxira, "Flechas Cardinales" disko luzea argitaratu zuten Alfredo, Boni eta lagunek.

Esan beharrik ez dago eskola sortu duen taldea dela Barricada. Musika estilo bat, joera eta letrak egiteko orduan erreferentzia ugari aurkitu ditzakegu haien pausuak jarraitu dituzten taldeen artean.

Rock'n'roll doinuak hizpide izanda, jende arruntaren kaleko istorioen inguruan jardun izan dira maisuki. Zaletu gazte eta berriak baditu zenbait disko esanguratsu deskubritzeko Barricadaren diskogintzan barrena.

Gotzon Uribe

2013, Urria 20