Mikel Markez. “Indar bat dabil hor”

mikel-markez685

Soiltasunaren indarra talentuarekin nahasten denean, halako kanta miresgarri bezain joriak sortu ohi dira, Mikel Markez kantariaren lan berriak erakusten duen bezala. Gonbidatu gutxi baina aukeratuak izango ditu Markez-ek bere grabaketa berrian: Xabier Amuriza bertsolaria, Josu Zabala eta Arkaitz Miner musikariak, Iparraldeko Aire Ahizpak hirukotea...

Beti mezu lagungarri eta iraunkorrei eusten, giza baloreak aldarrikatzen ditu Mikel Markez-ek bere lan guztietan, kantu zuzenen bidez, gizakiaren tristurak ezabatuko dituzten une gogoangarriak eskeiniz. Hori da "Indar bar dabil hor" disko berriaren helburuetariko bat.

1971ko urriaren 4an jaio zen Errenterian. Hamabost urterekin gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten hasi zen, jendaurreko kantu saioak eskainiz. 1989an egin zuen lehen grabaketa. Bere agerpena harrigarria izan zen, rock eta folk taldeak modan zeudenean azaldu baitzen bere gitarrarekin, aspaldiko kantautoreen moduan, baina jende gaztearekin berehala konektatu zuen kantu erromantiko eta sentimental haien bidez.

Gotzon Uribe

2013, Urria 20