Goshting

Ni X da. Eta zoratzear nago, ez dut ezer ulertzen. Gabonetan ezagutu nuen G., eta egun batzuk zoragarriak igaro genituen. Gero G. bere gurasoekin bere herrira joan zen, eta jarraitu genuen harremana estua eta sutsua, snapchatetik eta whattsupetik. Momentu
batean nabaritu nuen gero ta mezu gutxiago bidaltzen zizkidatela. Nik galdetu arren, ez zegoen erantzun dexente bat, eta bat batean ez dakit ezer ere berataz. Goshting egin deust, edo zer? Zer egin beharko nuke. Zelan geldituko dut neure burua. Zelan nire pena.

 

Kaixo X!
Eskerrik asko idaztearren, holango bizipenak izaten dugunean lur jota geratzen gara, eta gainera sentitzen gara oso txiki egun horrelakoak daukaten oiartzuna dela eta. Hobeto azalduko deutsut zer gura dudan esan.
Gazteak zaretenez teknologiaren maisuak, edo horrela kokatzen zaituztegu nagusiok. Sare sozialetan gertaera ezkor bat bizitzen duzuenean zuen lepoan uzten dugu gura barik izugarrizko ardura . Zuon errua edo, izango balitz moduan. Beste alde batetik interneten horrenbeste informazio eduki ezkero, zaila egiten zaizue zuok horrelako egoeratan ikustea zuon burua. Eta azkenik denok be ahaztu egiten zaigu horrelako egoerak betidanik gertatu izan direla, baina beharbada egun kudeaketa inoiz baino
gatxago egiten zaigula.

Teknologien eragina gure harremanetan, aspalditik ikertzen dabiltzaten fenomenoa da. Zelan ezagutzen gara, zelan eraikitzen dugun harremana, eta zelan banatzen garen. Eta horrekin batera oso hiztegi berria bat sortu dugu, gehiena ingelesetik datorrena, eta guk be hartu izan duguna. Horretariko bat zuk aipatu duzuna Goshtinga, beharbada ezagunetarikoa.
Gosht , mamua, goshting mamuarena egitea, hau da desagertzea. Pertsona bat desagertu egiten zaigunean, bat batean ez ditu gure mezuak erantzuten, gure sareetan ez dago, saiatzen gara berean sartzea eta ezinezkoa da. Zelango sentsazioak ekarriko ditu ba: soledadea, ardura, errua, tristura, amorrua, inpotentzia, frustrazioa, atsekabetasuna…. Laguna, lagun mina, bikotekidea… hor izan dugun hura, ez dago. Ezabatuta. Inoiz ez bazen existutuko moduan.. Eta gure bizitza aurrera doa bera barik.
Sare sozialen lorpenetariko bat izan da gure etxetik mundura joatea, eta mundua gure etxera ekartzea gure logelatik mugitu gabe. Hainbat harremanak sortu eta eraiki izan dira sare horietan. Inoiz elkarrekin egon gabe ere. Beste kode batzuek dituzte, baina azken finean eraiki, bizi, lagundu, bizipenak konpartitu…maitasunaren binkuluak, loturak hor be sendotzen dira.
Herri berean bizitzen bagara, koadrila ezagunak direnean, ikasketak, aisialdia edo lana dela eta mugitzen garenean be ezagutzen ditugu guretzako inportanteak diren pertsonak. Sare horietan murgiltzen bagara, sare sozialetan moduan sortuko dira lotura intimoak.

Gure zirkulu fisikoarekin lotura gero eta handiagoa baldin badauka pertsona horrek, goshtinga egitea zailagoa da , pertsona hori sare sozialetan ez bada agertzen be, edo ez badu gure mezuak erantzun nahi. Gure zirkuluan beti egongo delako norbait laguntzeko prest, norberak be errezago gehiago izango duelako pertsona horrekin topo egiteko, edo teknologiaz baliatu gabe aurkitzeko. Azken finean harremanari amaiera bat emateko aukera izango dugu.
Harremanak eraikitzea bezain inportantea izaten da harremanak amaitzea. Batzuetan biok gaude ados, askotan bata bai eta bestea ez. Desadostasuna dagoenean konplexua da amaiera ematea, eta bakoitzak badauka bere era hori egiteko. Sarriegi eskatzen dizuegu emozioen eta harremanen kudeaketen ahalmen bat nagusiok be ez daukaguna. Eta ez da zilegi.
Goshtingak ezin du ekarri horren inportantea den zirkulo afektibo bat zarratzeko aukera. Aurrez aurre, sarean edo kalean, agur esatea. Prozesu horretan elkarri laguntzea. Entzutea zergatiak ados ez egon arren. Gure mina azaltzea, lagunak ezin badu baretu be. Sikiera berba ezin bada be egin, ez dugulako gure burua gai ikusten…Agur esan. Gehienetan, horren atzean ez dago maltzurkeririk, egonezina eta desgaitasuna beste era batean egiteko baino. Baina horrek ez du apaltzen norberaren mina X, eta seguruenik beharko zenuena geratu zaizuna ulertzeko, edota harremana ixteko berak ezin dizu eman.

Nik esango dizudana beharbada zeharkatzen zabiltzen bidea jada, baina tira. Lehen urratsa eman duzu, KONPARTITZEA. Eta horretan jarraitzea da aholkurik eta hoberena. Hau da, zure mina gorputzetik ateratzea. Zure lagunei, senitartekoei azalduz zer geratu den, zelan sentitzen zaren…Laguntasunak, maitasunez eta adiskiditesunez josita inora ez doazen aholkuak, zure barrena askatuko dute, eta minari bidea egiteko hegoak emango dizute.
Idatzi den dena koaderno batean, ez irakurri ezertxo ere ez, eta sanjuanetan erre. Atera guztia, zentzugabekeri bat iruditzen bazaizu be. Imajinatu berari idazten diozula eskutitz bat, eta hortxe azaldu egiozu behar duzun guztia, eta barrenak agintzen dizunean AGUR ESAIOZU. Zu zara amaitu egingo duena harreman hori eta.
Espero dut, zelanbait lagundu izana.

Besarkada bero bat X

Kontaizu

2024, Otsaila 24
Arloa: Jo ta jo