Arima Soul

Los Clinton” sariak Enlace Funk aldizkari espezializatuak urtero ematen dituen sari ospetsuak dira, Espainiar estatuko soul, funk, R&B eta afroamerikar musika egiten duten artisten lana aitortzen dutenak.

Sari hauek maila desberdinetan banatzen dira: disko onena, abesti onena, talde onena, musika bideorik onena, lehen diskorik onena, abeslari onena eta DJ onena.

Aurten, ARIMA SOUL euskal taldeak estatuko “talde onena” saria jaso du martxoaren 9an Madrilgo Café Berlinen egindako sari-banaketa ekitaldian.

Arima Soul 2020an Zarautzen sortutako proiektu musikala da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz-ek, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna dena Lidia Insausti abeslariarekin batera. Haien musika proposamenak soul, funk, R&B, disco eta jazz-groove bezalako estiloak nahasten ditu.

2025ean, Arima Soulek bere bigarren estudioko albuma kaleratu zuen, “Gaua”, Lalo López musikari katalan emankorrak (Fundación Tony Manero) ekoitzi zuena eta Jon Caffery soinu-ingeniari britainiarrak (Joy Division, Einstürzende Neubauten, Jingo De Lunch, etab.) masterizatua The Old Winery-n (Bruttig-Fankel, Alemania). Madrilgo Subterfuge Records diskoetxe ospetsuaren “Música Para Un Guateque Sideral” azpi-zigiluarekin kaleratu zen.

2023. urteko sari berdinetan Lidia Insaustik Soul, Funk, R&B, Disco eta Jazz-Groove abeslari onenaren izendapena jaso ondoren, azken sari honek zalantzarik gabe Arima Soul taldea egungo genero honetako euskal talde nagusi gisa sendotzen du.

 

 

Kontaizu

2026, Martxoa 12